Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Nik ez dakit beste gauza batzuen berri - cover

Nik ez dakit beste gauza batzuen berri

Elisa Levi

Translator Irene Aldasoro

Publisher: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Summary

Leak, eleberri honetako protagonistak –19 urte, izenik ez duen herri txiki bateko biztanle–, zakurra galdu
berri duen arrotz bati kontatzen dizkio bere beldurrak, bere ametsak, bere bizitza. Ia bakarrizketa baten
gisa harilkatzen den kontakizunean, ezagutuko ditugu haren lagunak –Catalina herrena, Javier isila, Marco
zigarrokidea–, haren familia –ama, aita hila, burua hutsik duen Nora ahizpa–, haren herrikideekiko mira
eta kanpotarrekiko jakin-mina.
Abilezia harrigarriz josi du bere bigarren eleberria Elisa Levik; ibilbide literarioaren hasieran egon
arren, esku, heldutasun, ahots propio harrigarria erakusten duen kontakizuna. Munduaren ustezko
amaieraren zain dauden pertsonaien bidez, basoari errespetua baino izua dioten herritarren bidez,
herritik kanpo etorkizunik ez dagoela uste duen jende talde baten bidez osatu du harribitxi hau Levik.
«Literaturari, istorio bat baino gehiago, ahots bat eskatzen diot. Eta Elisa Levik badu ahotsa, indarrez eta nortasunez betea».
JESÚS CARRASCO, idazlea.
«Gabriel García Márquezen errealismo magikoa gogora ekartzen duen eleberria».
CLARA FERRER, Última hora
«Lauhazkan dabilen testua, gainezka egiten duena, ibaitik zerbait duena eta, aldi berean, Miguel Delibesen bakarrizketa
ere gertukoa duena».
LAURA BARRACHINA, El Ojo Crítico, RNE
Available since: 11/16/2022.
Print length: 206 pages.

Other books that might interest you

  • Lo potolo - Lotara joateko ipuinak - cover

    Lo potolo - Lotara joateko ipuinak

    Uxue Alberdi, Leire Bilbao,...

    • 0
    • 0
    • 0
    Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara… Bidaia etengabea proposatzen dio LO POTOLO liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.
    Show book
  • Gaueko azken expressoa - cover

    Gaueko azken expressoa

    Eneko Aizpurua

    • 1
    • 0
    • 0
    Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere. Eneko Aizpuruak "Bidasoan gora" saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai (Bidasoa ibaia pasaleku gisa bakarrik ez, etorkizun bat eraikitzeko topos gisa erabili zuten portugesena, adibidez, garrantzitsuenen artean), gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, "Gaueko azken expressoa" eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada emango dizkionak. Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai modura nahi bada, baina Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa ere pizten duen kontakizun bat jostea lortu du Aizpuruak, bere laugarrena den eleberri honetan.
    Show book
  • Clionaren kanpaiak - Zuhara - cover

    Clionaren kanpaiak - Zuhara

    Alberdania, Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Zuhara, lehorreko egonaldiaren ondoren, itsaz azpiko bere mundura dator berriz. Bertan du zain Balea Beltzaren klan osoa. Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginaren aholkuak beteko ditu Zuharak. Lehenik eta behin, ukendu bat erabiliko du gauero, eta, horrela, bere itsasoko jatorria ezagutuko du ametsetan. Horri esker, bere amari gertatu zitzaiona jakingo du apurka-apurka…Bitartean, Caer Ys hirian Udazkeneko Jokoen garaia da, eta Zuharak itsas azpiko beste hiri bat ezagutuko du, bestelako ohitura eta sinesmenak dituena. Hango biztanleak, ordea, ez dira Zuharaz fidatzen…
    Show book
  • Dublindarrak - Edizio eguneratua - cover

    Dublindarrak - Edizio eguneratua

    James Joyce

    • 0
    • 0
    • 0
    Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga osagarri eta aberasgarri da. Batek beste baten oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak.Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objektibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe.Irene Aldasorok Euskadi Saria jaso zuen 2000n, liburu honen itzulpenagatik
    Show book
  • Auschwitzeko tatuatzailea - cover

    Auschwitzeko tatuatzailea

    Heather Morris

    • 0
    • 2
    • 0
    Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.
    Show book
  • Basokoa - cover

    Basokoa

    Izaskun Gracia Quintana

    • 0
    • 0
    • 0
    Amona hil eta bilobak, Hodeitza eta Nahia, baserrira itzuli dira, lekua husteko eta harekin zer egingo duten erabakitzeko. Baina baserri ondoko basoan urte luzez beren zain egon den zerbait esnatu egingo da. Eta Amaren gaixotasunaren eta Amonaren jokaera arraroaren sorburua den zerbait horrek familiak duela asko pilatu zuen zorra kitatzeko modua bilatuko du.
    Show book