Unisciti a noi in un viaggio nel mondo dei libri!
Aggiungi questo libro allo scaffale
Grey
Scrivi un nuovo commento Default profile 50px
Grey
Iscriviti per leggere l'intero libro o leggi le prime pagine gratuitamente!
All characters reduced
Diesel - cover

Diesel

Bertol Arrieta

Casa editrice: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinossi

Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea: errutinari aurre egiteko grinarik gabe dabilen idazle blokeatua, haurren urtebetetze ospakizunak kondena zaizkion aita etsia, laurogeitaka urteko pintore baten misterioa deskubritu nahi duen kazetari prekarioa, suizidaren maitasuna bilatzen duen mutilzahar desesperatua... Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu.
Disponibile da: 02/04/2025.
Lunghezza di stampa: 118 pagine.

Altri libri che potrebbero interessarti

  • Eztia eta ozpina - cover

    Eztia eta ozpina

    Alberdania, Patxi Zubizarreta

    • 0
    • 0
    • 0
    1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago beraren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik.Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte ma­gre­btar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru kontamolde historia zahar –bezain berri– baterako.
    Mostra libro
  • Debozioa - cover

    Debozioa

    Pablo d'Ors

    • 0
    • 0
    • 0
    Espirituaren munduan ez da mugarik, eta mugen gabezia hori berezkoa du espirituala den horrek. Egungo mistiko batek anaitasuna senti dezake iraganeko edozein denboratako mistikorekiko, hori edozein tradiziokoa izanda ere. Ondorio soil bezain unibertsal horretara iritsi da Debozioa liburuaren egilea, Errusiar erromesa kristautasun ortodoxoaren eta deboziozko literaturaren klasikoa oinarritzat hartuta osatutako bertsio propioan, baita liburu horren ikerketatik abiatuta autoezagutzari dagokionez atera dituen irakaspen nagusietan ere. Hala, honakoa adierazi du: "Hogei urterekin aurkitu nahiko nukeen liburua da hau". Plazaratu dituen azken liburuek izandako harrera bikainaren ostean, Pablo d'Orsen ale berri honek bokazio garbia du: bere irakurleak behin betiko eraldatzea.
    Mostra libro
  • Gaueko azken expressoa - cover

    Gaueko azken expressoa

    Eneko Aizpurua

    • 1
    • 0
    • 0
    Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere. Eneko Aizpuruak "Bidasoan gora" saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai (Bidasoa ibaia pasaleku gisa bakarrik ez, etorkizun bat eraikitzeko topos gisa erabili zuten portugesena, adibidez, garrantzitsuenen artean), gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, "Gaueko azken expressoa" eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada emango dizkionak. Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai modura nahi bada, baina Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa ere pizten duen kontakizun bat jostea lortu du Aizpuruak, bere laugarrena den eleberri honetan.
    Mostra libro
  • 19 kamera - cover

    19 kamera

    Jon Arretxe

    • 0
    • 0
    • 0
    Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.
    Mostra libro
  • Haize-lekuak - cover

    Haize-lekuak

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu.Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat. Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean.Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.
    Mostra libro
  • Katona - cover

    Katona

    Antxiñe Mendizabal Aranburu

    • 0
    • 0
    • 0
    Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.
    
    Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa idealizatu gabe.
    Mostra libro