Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Katona - cover

Katona

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Publisher: CONSONNI

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.

Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa idealizatu gabe.
Available since: 12/15/2025.
Print length: 224 pages.

Other books that might interest you

  • Debozioa - cover

    Debozioa

    Pablo d'Ors

    • 0
    • 0
    • 0
    Espirituaren munduan ez da mugarik, eta mugen gabezia hori berezkoa du espirituala den horrek. Egungo mistiko batek anaitasuna senti dezake iraganeko edozein denboratako mistikorekiko, hori edozein tradiziokoa izanda ere. Ondorio soil bezain unibertsal horretara iritsi da Debozioa liburuaren egilea, Errusiar erromesa kristautasun ortodoxoaren eta deboziozko literaturaren klasikoa oinarritzat hartuta osatutako bertsio propioan, baita liburu horren ikerketatik abiatuta autoezagutzari dagokionez atera dituen irakaspen nagusietan ere. Hala, honakoa adierazi du: "Hogei urterekin aurkitu nahiko nukeen liburua da hau". Plazaratu dituen azken liburuek izandako harrera bikainaren ostean, Pablo d'Orsen ale berri honek bokazio garbia du: bere irakurleak behin betiko eraldatzea.
    Show book
  • Gilles de Rais - cover

    Gilles de Rais

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa.Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde.Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion.Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
    Show book
  • Lur mortuak - cover

    Lur mortuak

    Núria Bendicho Giró

    • 0
    • 0
    • 0
    Hiru urtean kanpoan ibili ondoan, etxera itzuli da Joan, Capdevila familiako semea, eta heriotzarekin egin du topo berehalakoan. Bizkarretik egin dio norbaitek tiro gurasoekin eta senideekin bizi den etxaldean, eta haietako bat da, itxura guztien arabera, hiltzailea: ama, infernu batetik irten eta beste baten barrenean bizi dena; aita, ahul eta patuari gaina hartu ezinik aspaldian etsi duena; Tomàs, seme zaharrena, soraioa, zakarra eta hitz gutxikoa; Maria, gogoz kontrako haurdunaldi bat dela medio sortetxera kondenatu dutena; Pere, etxetik alde egitea beste helbururik ez duena, eta mutikoa, elbarria eta basatia. Haien gainean odolaren madarikazioa, bortxazko heriotza bi eta sekretu izugarri bat.
    Pindarrez beteriko debut distiratsua egin du Núria Bendichok literaturan Lur mortuak, bere estraineko eleberriaz. Ahots konstelazio baten moduan egituratua da patu izugarri batek markaturiko pertsonaiak aurkezten dizkigun narrazio gogor eta indartsu hau. Doilorra da Lur mortuak eleberria itxuratzen duen unibertsoa. Eta horratik ere, dena kutsatuz beti bat eta beti presente den hainbesteko doilorkeriari aurre egin nahi lioketen ontasun-mentuak sumatzen dira zenbaitetan mundu horretako pertsonaien lekukotasunetan.
    Show book
  • Dublindarrak - Edizio eguneratua - cover

    Dublindarrak - Edizio eguneratua

    James Joyce

    • 0
    • 0
    • 0
    Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga osagarri eta aberasgarri da. Batek beste baten oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak.Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objektibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe.Irene Aldasorok Euskadi Saria jaso zuen 2000n, liburu honen itzulpenagatik
    Show book
  • Nik ez dakit beste gauza batzuen berri - cover

    Nik ez dakit beste gauza batzuen...

    Elisa Levi

    • 1
    • 0
    • 0
    Leak, eleberri honetako protagonistak –19 urte, izenik ez duen herri txiki bateko biztanle–, zakurra galdu
    berri duen arrotz bati kontatzen dizkio bere beldurrak, bere ametsak, bere bizitza. Ia bakarrizketa baten
    gisa harilkatzen den kontakizunean, ezagutuko ditugu haren lagunak –Catalina herrena, Javier isila, Marco
    zigarrokidea–, haren familia –ama, aita hila, burua hutsik duen Nora ahizpa–, haren herrikideekiko mira
    eta kanpotarrekiko jakin-mina.
    Abilezia harrigarriz josi du bere bigarren eleberria Elisa Levik; ibilbide literarioaren hasieran egon
    arren, esku, heldutasun, ahots propio harrigarria erakusten duen kontakizuna. Munduaren ustezko
    amaieraren zain dauden pertsonaien bidez, basoari errespetua baino izua dioten herritarren bidez,
    herritik kanpo etorkizunik ez dagoela uste duen jende talde baten bidez osatu du harribitxi hau Levik.
    «Literaturari, istorio bat baino gehiago, ahots bat eskatzen diot. Eta Elisa Levik badu ahotsa, indarrez eta nortasunez betea».
    JESÚS CARRASCO, idazlea.
    «Gabriel García Márquezen errealismo magikoa gogora ekartzen duen eleberria».
    CLARA FERRER, Última hora
    «Lauhazkan dabilen testua, gainezka egiten duena, ibaitik zerbait duena eta, aldi berean, Miguel Delibesen bakarrizketa
    ere gertukoa duena».
    LAURA BARRACHINA, El Ojo Crítico, RNE
    Show book
  • Café Mokka - cover

    Café Mokka

    Jabier Muguruza

    • 0
    • 0
    • 0
    Jabier Muguruzaren testuak lehen pertsonako kontakizun intimo eta ironikoa eskaintzen du, kafetegi baten egunerokotasunetik abiatuta. Narratzaileak bere ibilbide pertsonala eta profesionala azaltzen ditu, musikari izatetik kamarero izatera egin duen bidea, tonu konfidentzial eta autoironiatsuan. Idazkerak deskribapen zehatzak eta gogoeta filosofikoak uztartzen ditu, jazzaren inguruko pasio pertsonaletik gizartearen bilakaeraren analisi kritikoraino. Pertsonaien erretratuak biziak eta sinesgarriak dira, elkarrizketa natural eta umoretsuen bidez marraztuak, eta horrek errealismo handia ematen dio narrazioari. Café Mokka kafetegia behatoki soziokultural bilakatzen da, non bezeroen elkarrizketek eta eguneroko egoerek gizartearen kontraesanak, joerak eta aldaketak islatzen dituzten. Testuak nostalgia eta egunerokotasunaren edertasuna uztartzen ditu, baina aldi berean kritika zorrotza egiten dio gaur egungo gizartearen infantilizazioari eta harreman sozialen azalekotasunari. Lanak freskotasun narratiboa eta sakontasun intelektuala uztartzen ditu modu originalean.
    Show book