Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Koldo Mitxelena gure artean - cover

Koldo Mitxelena gure artean

Koldo Mitxelena

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

"Euskaltzaleen arteko jardun sarria da euskararen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzaren estrategia eta estrategak falta zaizkigula esatea. Eta horretaz ari garenean, Koldo Mitxelenaren aipamena egiten da aldez edo moldez. Inolako gaurkotasunik galdu ez duen hizkuntza eta herri ikuskera baten jabe da Koldo Mitxelenaren pentsamendua -lehenaren lokarri, orainaren maisu, etorkizunerako bidaide-, eta bizitzen ari garen garai politiko honetan, inkomunikazioaren itzal luzeak elkarbizitza iluntzeko arriskua bizi dugunean, garrantzitsua iruditzen zait Mitxelenaren pentsamendua plazaratzea, eta ez, hain zuzen, liskarra hauspotzeko, elkarbizitzari buruzko eztabaidak behar-beharrezkoa duen zentzuzko ikuspuntu garrantzitsu bat -Koldo Mitxelenarena- ezagutarazteko: hain zuzen ere, oraindik euskal gizarteak eskain dezakeen zehatzen eta sakonena, ezbairik gabe eta ideologiak ideologia. Elkarbizitzak bultzatuta ikusten zuen hain garbi eta hain hil edo biziko euskara batuaren premia, eta, garaiko liskarren gaindi, denborak garbi erakutsi du batuak, hizkuntza bera modernizatzeaz gainera, batu egin gaituela euskaldunok. Euskara baturik gabe, ez gaurko euskara ez gaurko Euskal Herria ez ziren diren bezalakoak izango. Tamalez, herri honek kitatu gabe du zor hori Mitxelenarekin eta, bide batez eta tamalgarriagoa dena, baita bere buruarekin ere". Anjel Lertxundi
Available since: 05/05/2020.
Print length: 448 pages.

Other books that might interest you

  • Paper-festa - Minimalia - cover

    Paper-festa - Minimalia

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Minimalia ipuin, kontakizun eta istorio laburrez osatutako liburu bat da. Narraziootan, bizitza kontatzeaz gainera, kontatzen da literaturaren abentura ere. Bizitza eta idazkuntza txanpon beraren aurkia eta ifrentzua baitira, Minimalian txanponaren alde biak ageri dira bat eginda, noiz harmonia onean, noiz armonia liskartsuan, baina inoiz ez bakoitza bere aldetik bizi diren testu gisa, besteekin batera baizik, elkar osatuz eta elkarri lagunduz, liburua testuen elkarren arteko ehunduraren baten emaitza baita, hainbat narrazioz osatutako narrazio bakarra, eta ez hainbat testuren pilaketa soila.
    Show book
  • Zure argitan bizitzea - cover

    Zure argitan bizitzea

    Abdelá Taia

    • 0
    • 0
    • 0
    Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean,
    kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean.
    Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera.
    Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba
    Monique burgesarekin neskame joan ez zedin.
    Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu
    zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera.
    Malikarena dugu kontakizuna, Malikarena ahotsa, batzuetan xuxurlaka, bestetzuetan garrasika.
    Eta Malikaren ikuspuntua bitarte, haren familiaren, ingurumariaren eta gizartearen berri jaso ahal izango
    dugu.
    Eta Malika ama du idazleak: M'Barka Allali Taia (1930-2010). Liburu hau hari eskainia da.
    Show book
  • PASIONARIA - Bere bizitza - cover

    PASIONARIA - Bere bizitza

    Alberto Bargos Cucó

    • 0
    • 0
    • 0
    Dolores Ibarruri Gómez, "Pasionaria",Gallarta herrian jaio zen 1895ean.Bere familia meatzaria izan zen.Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituenbaina etxean ez zeukaten behar beste diru.Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen.Pobrezia gorrian bizi zirenbaina mundua alda zitekeela uste zuen.Xede hau lortzeko komunista bihurtu zeneta egunkarietan idazten hasi zen.Bere lehenengo artikulua "Pasionaria" ezizenez sinatu zuen.Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen.Baina… 1936an, Gerra Zibila hasi zen.Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen.Azkenean, Franco jeneralaren faxistekgerra irabazi zuten.Horregatik, bere herrialdetik alde egin behar izan zuen.Han zegoela, Espainiako alderdi komunistako buruaukeratu zuten.Demokrazia berpiztu zeneta Pasionariak bere herrira itzultzea lortu zuen.Berriro, diputatu hautatua izan zen.Mitin askotan ibili zeneta etengabe idazten jarraitu zuen.1989an, 93 urte zituela, hil zen.
    Show book
  • Septentrio - cover

    Septentrio

    Aurelia Arkotxa

    • 0
    • 0
    • 0
    Liburu honetan, lehenik, sartaldeko lehor aurkitu berrietara joan baino lehenago, sortaldera buruz abiatzen da autorea Marco Poloren eta Mandevilleren hatzei jarraikirik, kartografia fantasmagoriko bat irekiz. Ondotik, manera autobiografikoago batean, ipar-mendebalderantz itzultzen da, lur berrietara buruz: ametsetarik bizi izanikakoen kontakizunera, baina beti Terra incognita eta Mundu aurkitu beharraren argitan. Ternuara joan aspaldiko euskaldunen aztarnak segituz, bere baitako gogo-bidea marrazten du. Eta, bururatzeko, liburuak zabalik uzten duen itsas espazio baztergabea, bakarrik: "Ontzia emeki-emeki desagertuz doa, itsasoa bakar, bazterra huts".
    Show book
  • Babeli gorazarre - cover

    Babeli gorazarre

    Patxi Baztarrika

    • 0
    • 0
    • 0
    Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak "bidezko eta eragingarritzat" definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi.
    Show book
  • Eskarmentuaren paperak - cover

    Eskarmentuaren paperak

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.
    
    Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.
    Show book