Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Eskarmentuaren paperak - cover

Eskarmentuaren paperak

Anjel Lertxundi

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.

Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.
Available since: 01/01/2010.
Print length: 272 pages.

Other books that might interest you

  • Sinesmenak eta usteak - cover

    Sinesmenak eta usteak

    Agustin Arrieta

    • 0
    • 0
    • 0
    Norberaren sinesmen, uste eta iritziek mapa antzeko bat osatzen dute. Mapa hori garrantzitsua da eguneroko bizitzan, orientatu egiten gaitu-eta. Areago, nolako sinesmenak halako ekintzak. Baina nola eskuratzen ditugu sinesmen eta uste horiek? Nola iltzatzen dira guregan? Kezkatzen al gara usteen eta sinesmenen zehaztasunaz? Edozein gauza sinets al daiteke?
    
    Sinesmenak eta usteak finkatzeko zenbait bide aztertzen ditu autoreak lan atsegin honetan, eta zentzu komunaren alde argudiatzen du. Ildo horretatik, filosofiaz, zientziaz eta erlijioaz ere mintzatzen da ezinbestez.
    
    Azkenik, erlijio sinesmenen inguruko zenbait onarpenen ahulezia agerian uzten saiatu da. Adibidez, uste zabaldua da baliorik gabeko basamortu bihurtuko zaigula erlijiorik gabeko mundua. Uste hori gezurtatzeko saio bat ere bada liburua.
    Show book
  • Septentrio - cover

    Septentrio

    Aurelia Arkotxa

    • 0
    • 0
    • 0
    Liburu honetan, lehenik, sartaldeko lehor aurkitu berrietara joan baino lehenago, sortaldera buruz abiatzen da autorea Marco Poloren eta Mandevilleren hatzei jarraikirik, kartografia fantasmagoriko bat irekiz. Ondotik, manera autobiografikoago batean, ipar-mendebalderantz itzultzen da, lur berrietara buruz: ametsetarik bizi izanikakoen kontakizunera, baina beti Terra incognita eta Mundu aurkitu beharraren argitan. Ternuara joan aspaldiko euskaldunen aztarnak segituz, bere baitako gogo-bidea marrazten du. Eta, bururatzeko, liburuak zabalik uzten duen itsas espazio baztergabea, bakarrik: "Ontzia emeki-emeki desagertuz doa, itsasoa bakar, bazterra huts".
    Show book
  • Koldo Mitxelena gure artean - cover

    Koldo Mitxelena gure artean

    Koldo Mitxelena

    • 0
    • 0
    • 0
    "Euskaltzaleen arteko jardun sarria da euskararen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzaren estrategia eta estrategak falta zaizkigula esatea. Eta horretaz ari garenean, Koldo Mitxelenaren aipamena egiten da aldez edo moldez. Inolako gaurkotasunik galdu ez duen hizkuntza eta herri ikuskera baten jabe da Koldo Mitxelenaren pentsamendua -lehenaren lokarri, orainaren maisu, etorkizunerako bidaide-, eta bizitzen ari garen garai politiko honetan, inkomunikazioaren itzal luzeak elkarbizitza iluntzeko arriskua bizi dugunean, garrantzitsua iruditzen zait Mitxelenaren pentsamendua plazaratzea, eta ez, hain zuzen, liskarra hauspotzeko, elkarbizitzari buruzko eztabaidak behar-beharrezkoa duen zentzuzko ikuspuntu garrantzitsu bat -Koldo Mitxelenarena- ezagutarazteko: hain zuzen ere, oraindik euskal gizarteak eskain dezakeen zehatzen eta sakonena, ezbairik gabe eta ideologiak ideologia. Elkarbizitzak bultzatuta ikusten zuen hain garbi eta hain hil edo biziko euskara batuaren premia, eta, garaiko liskarren gaindi, denborak garbi erakutsi du batuak, hizkuntza bera modernizatzeaz gainera, batu egin gaituela euskaldunok. Euskara baturik gabe, ez gaurko euskara ez gaurko Euskal Herria ez ziren diren bezalakoak izango. Tamalez, herri honek kitatu gabe du zor hori Mitxelenarekin eta, bide batez eta tamalgarriagoa dena, baita bere buruarekin ere". Anjel Lertxundi
    Show book
  • Zure argitan bizitzea - cover

    Zure argitan bizitzea

    Abdelá Taia

    • 0
    • 0
    • 0
    Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean,
    kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean.
    Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera.
    Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba
    Monique burgesarekin neskame joan ez zedin.
    Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu
    zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera.
    Malikarena dugu kontakizuna, Malikarena ahotsa, batzuetan xuxurlaka, bestetzuetan garrasika.
    Eta Malikaren ikuspuntua bitarte, haren familiaren, ingurumariaren eta gizartearen berri jaso ahal izango
    dugu.
    Eta Malika ama du idazleak: M'Barka Allali Taia (1930-2010). Liburu hau hari eskainia da.
    Show book
  • Xabier Lete (auto)biografia bat - cover

    Xabier Lete (auto)biografia bat

    Inazio Mujika Iraola

    • 0
    • 0
    • 0
    Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.
    Show book
  • Mendiko behatokia - cover

    Mendiko behatokia

    Pello Zabala

    • 0
    • 0
    • 0
    Naturak bere hizkuntza propioa du, bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzearen poderioz, harekin bat egitearen amorez, ulertzen saiatzea. Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua.
    
    Liburuak egunerokoaren forma hartu du. Izadian gertatzen ari dena apuntatuz doa eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak.
    Show book