Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien - cover

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien

Irene Solà

Translator Joxan Elosegi

Publisher: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Summary

Mendi malkartsu eta ibili ezinen artean gorderik, Guilleries eskualdean otso-ehiztariak, bidelapurrak, basoan ezkutaturiko iheslariak, karlistak, belagileak, makiak, rally-pilotuak, mamuak eta deabruak baizik iragotzen ez diren ezleku urrun batean, lurrari kaparren moduan lotua ageri da mas Clavell delakoa. Emakumeak bizi dira, batez ere, etxe horretan, eta mendeetako oroitzapenak bildu dira hartara egun bakar batean. Senarra topatu orde egin zuen Joanak leinu itxuraz madarikatu bati hasiera eman zion hitzarmena. Betilerik gabe sortu zen Bernadeta eta hainbeste xarbot-ura isuri zioten ttikitan begietan non behar ez duena ere ikusiko baitu handik aurrera. Osorik beharrean, hiru laurdeneko bihotza du Margaridak, baina bizia eta suminkorra. Mihirik gabe sortu zen Blanca, ahoa habia hustua iduri, ez du hitzik egiten, behatu egiten du. Jaia ari dira egun prestatzen emakume hauek, eta beste batzuk.
Ohiturik gauzkan bezala, hitz-jarioaren eman lasaia, erritmoaren eta umorearen zentzu bizia, ausardia formala eta irudipeneko giroak aurkezteko eta pertsonaiak hezurmamitzeko gaitasun aparta zurkaitz eta gidari dutelarik, hona hemen Irene Solàren nobela berria, argiaren eta ilunpearen, bizitzaren eta heriotzaren, ahanzturaren eta oroimenaren, errealitatearen eta alegiaren arteko bitasuna eta, aldi berean, batasun mina kontagai bihurtu dituen istorio uholde ezin joriagoa, ezin ederragoa.
Available since: 11/15/2023.
Print length: 204 pages.

Other books that might interest you

  • Lo potolo - Lotara joateko ipuinak - cover

    Lo potolo - Lotara joateko ipuinak

    Uxue Alberdi, Leire Bilbao,...

    • 0
    • 0
    • 0
    Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara… Bidaia etengabea proposatzen dio LO POTOLO liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.
    Show book
  • Auschwitzeko tatuatzailea - cover

    Auschwitzeko tatuatzailea

    Heather Morris

    • 0
    • 2
    • 0
    Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.
    Show book
  • Diesel - cover

    Diesel

    Bertol Arrieta

    • 0
    • 0
    • 0
    Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea: errutinari aurre egiteko grinarik gabe dabilen idazle blokeatua, haurren urtebetetze ospakizunak kondena zaizkion aita etsia, laurogeitaka urteko pintore baten misterioa deskubritu nahi duen kazetari prekarioa, suizidaren maitasuna bilatzen duen mutilzahar desesperatua... Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu.
    Show book
  • Zoaz infernura laztana - cover

    Zoaz infernura laztana

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko."Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?". Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez
    Show book
  • Gilles de Rais - cover

    Gilles de Rais

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa.Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde.Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion.Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
    Show book
  • Basokoa - cover

    Basokoa

    Izaskun Gracia Quintana

    • 0
    • 0
    • 0
    Amona hil eta bilobak, Hodeitza eta Nahia, baserrira itzuli dira, lekua husteko eta harekin zer egingo duten erabakitzeko. Baina baserri ondoko basoan urte luzez beren zain egon den zerbait esnatu egingo da. Eta Amaren gaixotasunaren eta Amonaren jokaera arraroaren sorburua den zerbait horrek familiak duela asko pilatu zuen zorra kitatzeko modua bilatuko du.
    Show book