Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Berbelitzen hiztegia - cover

Berbelitzen hiztegia

Anjel Lertxundi

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin. 
Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat —itzultzaile baten lanabes nagusia— osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin. 
Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza; Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.
Available since: 07/25/2024.
Print length: 406 pages.

Other books that might interest you

  • Aberriaren inpaseak - cover

    Aberriaren inpaseak

    Joseba Zulaika

    • 0
    • 0
    • 0
    "Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea". Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea, gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburu hau osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu batera begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? "Gizartea" ala "herria" izan behar dira ardatz gure politiketan? Behin betiko erantzunak baino, gure geldiaro honen zergatiez pentsaraziko dizun lana duzu Aberriaren inpaseak.
    Show book
  • Euskal Herriko 40 emakume - Egon ginen izan ginen - cover

    Euskal Herriko 40 emakume - Egon...

    Cira Crespo

    • 0
    • 0
    • 0
    LABURPENA:Kuxkuxeroa zara?Gustatzen zaizu zu jaio baino lehenzure herrian zer gertatu zen jakitea?Eta mota askoko jendea ezagutzea?Orduan, hau da zure liburua.Hemen ezagutuko dituzugure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia direnEuskal Herriko emakumeak eta gizataldeak.Belaunaldi berrientzat erreferentzia direneta jada hilik dauden emakume haueihistoriak ez die merezi duten errekonozimendua eman.Eremu guztietako emakumeeklortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute:idazleak, kazetariak, pedagogoak,bertsolariak, margolariak, argazkilariak,ilustratzaileak, sukaldariak.Ilustrazio deigarriak dituen liburua daeta teknika desberdinak erabili dira:akuarela, koloretako arkatzak, collage.Has zaitez emakume hauek ezagutzen,aho zabalik utziko zaituzte.IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
    Show book
  • Desertuan behatxuloa - cover

    Desertuan behatxuloa

    Anjel Lertxundi

    • 1
    • 0
    • 0
    Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak. Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean. Aldi eta alde askotako gonbidatuz beterik dauka etxea. Agapea, prestAnjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. Pentsamenduaren eta literaturaren tradizioa baliatzen du, aipuz aipu, txoko-miran. Hatza mingainean busti, orriak pasa, azpimarrak errepasatu, Anjelen liburuetan garai orotako liburuen oihartzunak entzuten dira, milaka orriren xiri-xarak, bihotza goxatuz, azalean dardara arinak eraginez, eta tarteka erraiak irauliz.
    Show book
  • Amerikaren arrakalak - cover

    Amerikaren arrakalak

    Mikel Reparaz

    • 0
    • 0
    • 0
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka historiko bat. Azken urteotan Estatu Batuetan gertatutakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua da hau, edo agian haren aurpegi bistakoenaren gainekoa. Iraultzatik herrialde berri bat eraiki zuten desberdintasunez, supremazia zuriaren botereaz eta hasieratik hari aurre egin dion erresistentziaz dihardu. Eta, bai, baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere. Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik.
    Show book
  • Humanitatearen une gorenak - cover

    Humanitatearen une gorenak

    Aritz Galarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    «Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak. Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
    Show book
  • Max oporretan doa - cover

    Max oporretan doa

    Laida Martinez Navarro

    • 0
    • 0
    • 0
    Max hitz-totela da,eta oporretan Kanarietara joango da familiarekin.Hegazkinean Oierrekin, bere lagun minarekin, topatuko da.Zelako poza Maxentzat, baina ez Maxen familientzat!Oier eta Max elkarrekin beti bazterrak nahasten dabiltza,eta helduak aieneka.Anek, Maxen arrebak, laguntza ederra emango die denei. Gaitz erdi!Max eta Oier igerilekuan eta itsasoan bainatuko dira,Piratez mozorrotuko, miniclubeko marrazoen kontra borrokatuko dira.Horiek bai oporrak!Istorio original eta barregarri hauirakurketa errazakoa daeta marrazkiak dauzka.Gaztelaniaz eta euskaraz eskuragai.IRAKURKETA ERRAZA: ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
    Show book