Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Goizuetan bada gizon bat - cover

Goizuetan bada gizon bat

Patziku Perurena

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

"Goizuetan bada gizon bat… Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta […]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu…". Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen.

Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak…

Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan.

Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat…
Available since: 01/01/2010.
Print length: 450 pages.

Other books that might interest you

  • Lotsati: ilunpetik argira - cover

    Lotsati: ilunpetik argira

    Álvaro Rabelli

    • 0
    • 0
    • 0
    Gurutz Sarasola Martinez, "Lotsati" (Itsasondo, 1915-Donostia, 1936). Itsasondoko industrialen familia batean jaioa, Gurutz Sarasola Martinezek 1935ean olerkiak argitaratzeari ekin zion "Lotsati" izenpean El Día, Euzkadi, Argia, Ekin eta El Pueblo vasco egunkari eta aldizkarietan.
    
    Urte luzez ahaztua, bere lana biltzeko ahaleginak 70eko hamarkadaz gero hasi ziren.
    Show book
  • Noiz arte arrazoi - cover

    Noiz arte arrazoi

    Juan Kruz Igerabide

    • 1
    • 0
    • 0
    Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da. Baina ez bakarrik dinamita gisa. Luma leun ferekatzaile ere bihurtzen zaio tarteka. Edo ezten zorrotz. Edota gogoa goratzeko hegal. Inoiz zirto umoretsu… Beti irakurlearen bidaide.
    Show book
  • Carlos esaten zioten gizona - cover

    Carlos esaten zioten gizona

    Pedro Alberdi

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.
    
    Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.
    Show book
  • Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka - cover

    Haiek zergatik deitzen diote...

    Marc Biosca

    • 0
    • 0
    • 0
    Liburu honek, tituluko galderatik abiatuta, Euskal Herrian eta Katalan Herrialdeetan XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera garatutako kantagintza, herri eta masa kultura fenomenoa, sakon aztertzeko bidea ematen du. Eta horrela, fenomeno honen ezaugarri eta oinarri linguistiko, historiko, estetiko eta oroimenekoak azalduta, hauek bi herrietako nortasun nazionalen eraikuntzan izan duten eragina argitzen digu. Salvador Cardusek hitzaurrean dion moduan, " nahiz kantagintzari buruzko hausnarketa izan, irakurleak, bi herrien argazki garbia aurkituko du".
    Show book
  • Xabier Lete (auto)biografia bat - cover

    Xabier Lete (auto)biografia bat

    Inazio Mujika Iraola

    • 0
    • 0
    • 0
    Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.
    Show book
  • Babeli gorazarre - cover

    Babeli gorazarre

    Patxi Baztarrika

    • 0
    • 0
    • 0
    Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak "bidezko eta eragingarritzat" definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi.
    Show book