Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Maxi operazioa - Txano eta Oscar 2 - cover

Maxi operazioa - Txano eta Oscar 2

Julio Santos García

Publisher: Xarpa Books

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Kaixo!
Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Gure lagun onenak diren Raul eta Soniari meteorito berde batek telepata bihurtu gintuela esan genienean, zeharo txundituta geratu ziren.
Eta hasierako harridura gaindituta, badakizu zer izan zen burura etorri zitzaien lehenengo gauza? Kuartel nagusi bat behar genuela!
Bien bitartean, desagertutako txakurren kasuaren zurrunbiloan harrapatuta zegoen Twin City.
Zer ikustekorik zuen gauza batek bestearekin? Ikusiko duzunez, handia…
Baina zergatik ez duzu liburua irekitzen eta zerorrek deskubritzen?
Available since: 07/20/2021.

Other books that might interest you

  • Ur-aparretan - cover

    Ur-aparretan

    Karlos Gorrindo Etxeandia

    • 0
    • 0
    • 0
    Gazte LiteraturaUsue, Elene eta Astrid hiru neska gazte dira itsasoa eta surf egitea biziki maite dutenak. Abentura eta misterioz beteriko nobela honetan, hiru neska gazte hauek maitasuna, adiskidetasuna eta lankidetza zer diren oso ongi ezagutuko dute. Mitologiara hurbilduko dira orrazi magiko baten bidez eta Rol jokoekin fikzioa aseko dute, harik eta aurkikuntza bitxi batek detektibearena egitera eramango dituen.Karlos Gorrindo Etxeandia Gernika, 1959. Informazio Zientzietan lizenziatua, kazetaria beraz, nahiz eta bizibide horretan inoiz jardun ez. Euskara irakaslea Gabriel Aresti euskaltegian. Orain arte argitaratu dituen lanak: Ni naizen hori nobela; Amaren begietan nobela; Trostan, hegan zein narrazean haur-gazte literatura; Hodei artean kulunka haur literatura; Zergatik ez? antzerki lan musikatua, haurrentzakoa, Euskalduna Jauregian aurkeztua, eta antzerki lanaren ipuin bertsioa Zergatik ez? izenburukoa; Neskazale gazte balentriak (itzulpena) Guillaume Apolinaire; Pirataren ibilaldia (itzulpena) Jack London; Artearen historia (itzulpena) testu liburua.Marrazkiak: Mattin
    Show book
  • Alaiaren abentura magikoa - Euskal mitologiari buruzko ipuin bat - cover

    Alaiaren abentura magikoa -...

    Isabel Sebastián Fernández

    • 0
    • 0
    • 0
    Udaberriko goiz eder batean, Alaia Oma basoan zegoen. Bat-batean, zerbaitek atentzioa eman zion. Harrituta ikusi zuen perretxiko baten gainean zera zegoela. Iratxo bat! Torik, horrela baitzuen izena iratxoak, bere lurraldean gertatzen ari zen arazo bati buruz hitz egin zion: basoko sorginak Mari jainkosa bahitua zuen. Sorginak Mariri inbidia zion eta haren boterea eskuratu nahi zuen. Mari gabe, beraz, naturaren oreka galdua zen. Hala bada, Alaiak bere laguntza eskainiko dio Tori iratxoari Mari jainkosa askatzeko eginkizunean. Horretarako, basoko izaki mitologiko ugariren laguntza beharko dute. Mundu erreala eta mitologikoa nahasten dituen istorio polita da Alaiaren abentura magikoa, emozioa eta umorea barnebiltzen dituen ipuin zirraragarria. Familia osoarentzako abentura da, ilustrazio eder eta magikoz betea.
    Show book
  • Bat-batean krispetak - cover

    Bat-batean krispetak

    Karlos Linazasoro

    • 0
    • 0
    • 0
    Bat-batean krispetak liburu ezberdina da. Bertan biltzen dira olerki laburrak, esaldi aforistikoak, koplak eta ipuin luze bat erregalorako: Gartzeain. Olerki eta aforismoen zatian argitasun handiz jokatzen du Linazasorok hitz gutxi batzuen bidez haurraren irudimena zabaltzeko. Gartzeain ipuinean, berriz, kontakizun poetiko bat da non herri bat nola desagertzen doan kontatzen baitzaigu.
    Show book
  • Puntera beltzak (Alberdania) - Olympia 1 - cover

    Puntera beltzak (Alberdania) -...

    Almudena Cid

    • 0
    • 0
    • 0
    Olympia, liburu sail berria, ALMUDENA CIDek, lau final olinpiko jokatu dituen munduko gimnasta bakarrak, bere kirol ibilbide luzean oinarriturik egina.Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.Batzuetan iruditako zaio amets ezinezkoa dela eta batzuetan, berriz, esku-eskura daukala. Oplympiak momentu magikoak biziko ditu bere taldekoekin, etxekoekin, adiskideekin eta... lagun berezi batekin: Ortzi da lagun horren izena, eta, mutil berezi-berezia da benetan.Eta, gainera, aholkuak, orrazkerak, makillajea…Almudena Ciden trikimailu guztiak!
    Show book
  • Harri berdea - Txano eta Oscar 1 - cover

    Harri berdea - Txano eta Oscar 1

    Julio Santos García

    • 0
    • 1
    • 0
    Kaixo!
    Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
    Ikusi al duzu inoiz meteorito bat zerutik erortzen? Ba, guk bai…
    Uda hasieran, txango bat egiten ari ginela, halako batean suzko bola erraldoi batek zeharkatu zuen zerua gure begien aurrean, eta basoan erori zen!
    Bai, badakit berehala aldendu behar izango genukeela handik, baina ez, gu meteoritoaren bila abiatu ginen. 
    Baita aurkitu ere!
    Harri berde bitxi bat zen.
    Bere distiraren atzean gordetzen zuen sekretuak betiko aldatu zuen gure bizitza. 
    Etorri nahi duzu gurekin sekretu hori argitzera?
    Show book
  • Maleren bidaia - cover

    Maleren bidaia

    Calvin Inongo-Vi-Makome

    • 1
    • 0
    • 0
    Male gaztearen historia, Bobwamu bere herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen madarikazioa desegiteko elefante-letagina bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta bertan protagonistaren eroapena eta irmotasuna, bere tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko bizitza harmoniatsua balore goren bezala goraipatzen dira. Inongo-Vi-Makome Lobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu. Bilduma honetan bigarren lana du hau, ?Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza? ipuinaren ondoren.
    Show book