Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Maxi operazioa - Txano eta Oscar 2 - cover

Maxi operazioa - Txano eta Oscar 2

Julio Santos García

Publisher: Xarpa Books

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Kaixo!
Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Gure lagun onenak diren Raul eta Soniari meteorito berde batek telepata bihurtu gintuela esan genienean, zeharo txundituta geratu ziren.
Eta hasierako harridura gaindituta, badakizu zer izan zen burura etorri zitzaien lehenengo gauza? Kuartel nagusi bat behar genuela!
Bien bitartean, desagertutako txakurren kasuaren zurrunbiloan harrapatuta zegoen Twin City.
Zer ikustekorik zuen gauza batek bestearekin? Ikusiko duzunez, handia…
Baina zergatik ez duzu liburua irekitzen eta zerorrek deskubritzen?
Available since: 07/20/2021.

Other books that might interest you

  • Pitzatuta gaude denok! - cover

    Pitzatuta gaude denok!

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Joneren ama oso kezkatuta dago ikasturte amaieran alabak mugikorrean jaso dituen mezu eta bazterketagatik. Hurrengo urteari begira zer egin pentsatzen duen bitartean, Mundakan bizi den ahizpari eskatuko dio alaba nerabea etxean har dezan, surf-udalekuetara joateko aitzakian. Bere lehengusina Eurirekin igaroko du Jonek, hortaz, uztaila. Euri Jonek izan nahi lukeen guztia da: polita, jatorra, alaia, nortasun handikoa… Egunak aurrera doazen heinean, ordea, Jone konturatuko da gauzak ez dabiltzala espero bezala, Euri ez  dela uste duen bezain indartsua eta ez duela beti defendatuko lehengusina izate hutsagatik…
    Show book
  • Harri berdea - Txano eta Oscar 1 - cover

    Harri berdea - Txano eta Oscar 1

    Julio Santos García

    • 0
    • 1
    • 0
    Kaixo!
    Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
    Ikusi al duzu inoiz meteorito bat zerutik erortzen? Ba, guk bai…
    Uda hasieran, txango bat egiten ari ginela, halako batean suzko bola erraldoi batek zeharkatu zuen zerua gure begien aurrean, eta basoan erori zen!
    Bai, badakit berehala aldendu behar izango genukeela handik, baina ez, gu meteoritoaren bila abiatu ginen. 
    Baita aurkitu ere!
    Harri berde bitxi bat zen.
    Bere distiraren atzean gordetzen zuen sekretuak betiko aldatu zuen gure bizitza. 
    Etorri nahi duzu gurekin sekretu hori argitzera?
    Show book
  • Hi bai matxista zikina! - cover

    Hi bai matxista zikina!

    Anonymous

    • 0
    • 0
    • 0
    --Hi bai matxista zikina! Egia da, matxista halakoa! Ez duzu kolpe zorririk ere jotzen! Lotsagarria da, matxista atzerakoia! Horixe zara zu! ?esan zuen amak. --Ama zuzen ari da! Ez duzu kolperik egiten etxean! Beti telebistaren aurrean zurrungaka! Guk, berriz, eskolatik edo lanetik itzuli eta bazkaria prestatu behar izaten dugu, etxea garbitu, erosketak egin, arropa garbitu... Bixintxok odola bor-bor sentitu zuen zainetan. Matxista? Bera? Pertsona moderno eta liberala zelakoan zegoen Bixintxo. Giza-eskubideen alde beti eta! --Ez naizela matxista frogatuko dizuet. Hemendik atzera neuk egingo ditut etxeko lan denak! Esaldia bukatu orduko damutu zitzaion Bixintxori. Baina, beranduegi. Bixintxorenak egin zuen! --Garbitu komuna, garbitu zorua, prestatu bazkaria, garbigailua jarri, arropa eskegi... Ileapaindegira noa! -esan zuen amak, eta gabardina jantzita irten zen, ateari danbatekoa emanda. --Eta ez ahaztu, gero! Kotoiak ez du gezurrik esaten! -esan zuen arrebak. Miel Anjel Elustondoren itzulpena. Antton Duesoren marrazkiak.
    Show book
  • Ez dena ere bada - cover

    Ez dena ere bada

    Anonymous

    • 0
    • 0
    • 0
    Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik. Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu zuen eta amaiera haiek zimikoa egiten zioten bihotzean. Aurreko gauean prestatutako arropa motxilari azken begiratua egin zion, lau egun haietarako behar zituen gauza guztiak bertan ote zeuden frogatzearren. Lau egunerako zihoazen inoiz egon gabeko herri mitiko batera, misterioz beteriko herri xorgindu batera.
    Show book
  • Maddiren ametsak - cover

    Maddiren ametsak

    Iñaki Zubeldia Otegi

    • 0
    • 2
    • 0
    Maddi izeneko neskatila herri txiki batera joan zen oporrak pasatzera. Eta han, gauero, aitonak ipuin bat kontatzen zion lo hartu aurretik. Maddik berak ere kontatzen zizkion inoiz aitonari. Hementxe dauzkazue denak liburu batean bildurik. Hemeretzi ipuin dira guztiak. Hemeretzi ipuin, hemeretzi amets. Ipuin xinpleak, laburrak eta politak.
    Show book
  • Paskalin kulero-zikin - cover

    Paskalin kulero-zikin

    Antton Dueso Alarcón

    • 0
    • 0
    • 0
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.Antón DuesoPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna eta Fermintxok ez du gezurrik esaten.
    Show book