¡Acompáñanos a viajar por el mundo de los libros!
Añadir este libro a la estantería
Grey
Escribe un nuevo comentario Default profile 50px
Grey
Suscríbete para leer el libro completo o lee las primeras páginas gratis.
All characters reduced
Etxea - cover

Etxea

Josu Penades

Editorial: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinopsis

Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez. Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz… Denak hitz potoloak; hortaz, erlatibizatu beharrekoak. Hala ere galdera hor geratuko da: erlatibizatu, deuseztatzeraino egin behar al dira? Ukatzeraino?
Disponible desde: 05/05/2020.
Longitud de impresión: 160 páginas.

Otros libros que te pueden interesar

  • Minotauro - cover

    Minotauro

    Txomin Peillen

    • 0
    • 0
    • 0
    Aspaldiko mendeetako Euskal Herrian aita pedofilo intzestu egileari gertatua harilkatzen du eleberri honetan Peillenek. Erdi elezahar hori oraingo leinu bati egozten dio, eta, horregatik, Hego Amerikako herri batean, asmatu toki izenekin, kokatzen du kontakizuna, nahiz horrelakoak mundu osoan gertatzen diren eta mundu osoko literatur tradizioak jasotzen dituen. Horrenbestez, hamaika urteko neska baten bortxaketa jartzen zaio irakurleari begien aurrean, baina, bereziki,  eraso lazgarriaren ondoren neskatoak bere burua berreraikitzeko ibili beharko duen bide malkarra, eta bide horretan bi neska lagunen adiskidantzak izango duen garrantzia. Eleberri moral bat josi du Peillenek, gizon batentzat batere eroso ez diren lehengaiak erabiliz, eta begien bistan jarriz gizonek desegite/berreraikitze dialektika horretatik atera ditzaketen ikaspideak.
    Ver libro
  • Pausoa noiz luzatu - cover

    Pausoa noiz luzatu

    Andoni Egaña

    • 1
    • 0
    • 0
    EUSKADI ZABALKUNDE SARIA 1999 Nobela honetan gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen diztantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna. Frai Kandidoren bizitza kontatzen du bertan. Bi argazkik mugatzen dute bizitza hori: 1930ekoa da bata, Jacako matxinadaren ondoren Francok epaitzen du; 1960koa da bestea, Zarauzko Lanbide Eskolako sortzaile gisa, Francok Eskolari eman dion saria jasotzera doa. Bi argazki horien artean mugitzen da nobela. Bi argazki eta bizitza ulertzeko modu bat.
    Ver libro
  • Ihes betea - cover

    Ihes betea

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 1
    • 0
    Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.
    
    Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino.
    
    Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.
    Ver libro
  • Elurra sutan - cover

    Elurra sutan

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean.
    
    Horretan guztian, eta batez ere, pertsona zenbait, bizitza grisetik aterako dituen bidearen bila, elkar maitatuz, elkarri min eginez, tragedian, eta batik bat transzendentziazko fartsan barregarri bezain maitagarri.
    
    "Yoga-maisu zaharra ez zen mugitu.
    
    –Aita, aita, aita…
    
    Itsasaldetik kresal hotzak egun gandutsua iragartzen zuen.
    
    Bilboren gain-gainetik, hegan zihoan industria-gainbeheraren halabehar gaiztoa, iragarpen mingarri baten antzo."
    Ver libro
  • Otto Pette - cover

    Otto Pette

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 1
    • 0
    Erdi Aroan gaude. Landetxe gorde bateko bakardadean bizi da Otto Pette, iraganaren oroipen kiskaliak ahanzturaren hautsez estali beste egitekorik gabe. Arrotz bat etxeratu zaio, ordea, eta konturatu orduko, bertan ostatu hartu ez ezik, nagusiaren lekua ere bereganatzen hasi da sarkina. Etxetarra, ezinbesteak hartaraturik, arrotzaren nortasunari antz ematen saiatuko da, berak galtzeko arrisku guztiak dituen hitzezko borroka baten arian. Bi solaskide-aurkariek, supazterreko hauts zaharrak beren jardun etsian txandaka hauspotuz, hil irudi lo zeutzan ilinti zaharrak piztuko dituzte. Itxura anitzeko mamuen argi-itzalak biziaraziko ditu su garberrituak, Herioren atari dirudien sala ilunean. Suntsiduraren bezperan, errauts gristuek lazkeria sarrien beltza eta amodio bakanen zuria oroituko dituzte, eta beren bizialdiko egi-gezurrei setati eutsi nahi dieten arrotz-etxatarrei sentiaraziko gizaki oro dela ihesle eta etxegabe, oro arrotz: bere baitan ere arrotz.
    Ver libro
  • Aterki horia - cover

    Aterki horia

    Saioa Ventura Iturralde, Gotzon...

    • 1
    • 2
    • 0
    Argitalpenak “URRIKE” III. ERRELATU LABUR LEHIAKETAN parte hartu duten errelatu irabazlea eta finalistak biltzen ditu, lehiaketaren leloa izan zen “Aterkin horia” izenburupean.
    
    Hauek dira lanak:
    IRABAZLEA:
    Blai eginda, Saioa Ventura Iturralde.
    FINALISTAK:
    Non zaude, Istanbul, Gotzon Plaza.
    Alkarren bila. Igone Urrutikoetxea. 
    Ongi Etorri 2020, Karlos Aretxabaleta.
    Ezkutuko konplizeak, Ane Odriozola.
    Harian (H) arituz, Iñigo Legorburu.
    Salbazioa, Nerea Unzueta.
    Ni, zu, Naia Gallastegui.
    Ver libro