Junte-se a nós em uma viagem ao mundo dos livros!
Adicionar este livro à prateleira
Grey
Deixe um novo comentário Default profile 50px
Grey
Assine para ler o livro completo ou leia as primeiras páginas de graça!
All characters reduced
Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien - cover
LER

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien

Irene Solà

Tradutor Joxan Elosegi

Editora: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Sinopse

Mendi malkartsu eta ibili ezinen artean gorderik, Guilleries eskualdean otso-ehiztariak, bidelapurrak, basoan ezkutaturiko iheslariak, karlistak, belagileak, makiak, rally-pilotuak, mamuak eta deabruak baizik iragotzen ez diren ezleku urrun batean, lurrari kaparren moduan lotua ageri da mas Clavell delakoa. Emakumeak bizi dira, batez ere, etxe horretan, eta mendeetako oroitzapenak bildu dira hartara egun bakar batean. Senarra topatu orde egin zuen Joanak leinu itxuraz madarikatu bati hasiera eman zion hitzarmena. Betilerik gabe sortu zen Bernadeta eta hainbeste xarbot-ura isuri zioten ttikitan begietan non behar ez duena ere ikusiko baitu handik aurrera. Osorik beharrean, hiru laurdeneko bihotza du Margaridak, baina bizia eta suminkorra. Mihirik gabe sortu zen Blanca, ahoa habia hustua iduri, ez du hitzik egiten, behatu egiten du. Jaia ari dira egun prestatzen emakume hauek, eta beste batzuk.
Ohiturik gauzkan bezala, hitz-jarioaren eman lasaia, erritmoaren eta umorearen zentzu bizia, ausardia formala eta irudipeneko giroak aurkezteko eta pertsonaiak hezurmamitzeko gaitasun aparta zurkaitz eta gidari dutelarik, hona hemen Irene Solàren nobela berria, argiaren eta ilunpearen, bizitzaren eta heriotzaren, ahanzturaren eta oroimenaren, errealitatearen eta alegiaren arteko bitasuna eta, aldi berean, batasun mina kontagai bihurtu dituen istorio uholde ezin joriagoa, ezin ederragoa.
Disponível desde: 15/11/2023.
Comprimento de impressão: 204 páginas.

Outros livros que poderiam interessá-lo

  • Susmaezinak - cover

    Susmaezinak

    Itxaro Borda

    • 0
    • 0
    • 0
    Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea.Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua…Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak.Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian.Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.
    Ver livro
  • Itsu kolpeka - cover

    Itsu kolpeka

    Alfontso Gartziandia

    • 0
    • 0
    • 0
    Urko ez da galtzaile peto bat, baina ozta-ozta gogoratzen da noiz gozatu zuen azken garaipena. Ikerlari izan nahi luke, baina gazte garaiko aurrekari penalek bidea ixten diote. Nola edo hala aurrera ateratzen du bizimodua, ikertzaile azpikontratatu baten morroi gisa, aitak maiz leporatzen dizkionak saihesten saiatzen den bitartean. Nadiari gaztaroa lapurtu zioten, bere jaioterrian bertan aurrenik, bizitza berri baten bila ihesbide zuen urruneko lurralde batean gero. Partida pobrea jokatzeko karta eskasak banatu dizkio bizitzak, eta, jakina denez, zaila da karta eskasekin jokaldi onik egitea… Iruñeko kale aberatsetan eta aldiri ez hain dotoreetan, astebeteko tartean, Urkori egindako enkargu bereziak eragingo duen xake-partida tragiko bat jokatuko da, eta biak, Urko eta Nadia, izanen dira, aldi berean, jokalari eta pieza. Eta, xakean, bizitzan bezala, ezin-bestekoa da aukera egitea…
    Ver livro
  • Deception Island - cover

    Deception Island

    Xabier Artola

    • 0
    • 0
    • 0
    Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Honela hasten da giza harremanen dimentsioan mugitzen den narrazio hau. Himalayan istripua izan duen lagunari "begira" dagoela −Iruñeko ospitaletik mendizaleari laguntza emateko helburuaz−, bere buruarekin egingo du topo Anek, ipuineko protagonistak. Gogoeta horretan, amaitzetik hastera, sentimendutik erabakirako ibilbidea egingo du istorioak: deus ez da hasten, nork bere barruan hala erabaki arte.
    Ver livro
  • Itoko dira berriak - cover

    Itoko dira berriak

    Karlos Linazasoro

    • 1
    • 0
    • 0
    Ipuin luzea?, nobela laburra? Dena delako "zer" honetako pertsonaiek eztabaida absurduetan sartzeko duten joera gaixo berberean eror gaitezke auzi hori garbitzeko unean. Kontakizun eder umoretsua bada behintzat, irakurleak irribarrez hartu eta ezin utziko duena bukatzen duen arte. Algara txikirik ere egingo du tarteka, autorearen taxu bereko liburuak irakurri dituztenek ongi dakiten bezala. Aprobetxatu beharko du irakurleak, ordea, irakurketaren ordu gutxi horiek irribarre eta algaretarako, azken puntuarekin batera izoztu dakioke-eta barre murritza, hemen -ipuin luzea izan edo nobela laburra izan-, alegia mingots ezkorra ezkutatzen baita gizakiari eta gizarteari buruzkoa.
    Ver livro
  • Eztia eta ozpina - cover

    Eztia eta ozpina

    Patxi Zubizarreta

    • 0
    • 2
    • 0
    1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago beraren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik.
    
    Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte ma­gre­btar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru kontamolde historia zahar –bezain berri– baterako.
    Ver livro
  • Bi hitz - cover

    Bi hitz

    Garazi Goia

    • 1
    • 0
    • 0
    Poetak zioen maitatzen ez dakien pertsona ez dela bizi, baina asko eta itsu maite duenak ere lanak ditu. Galdutako amodio baten kontakizuna da eleberri hau, galdu den unetik hasita, obsesioaren eremuetan sartzen den unetik. Sentimendu ezberdinak korapilatzen dira, eromena, beldurra, bakardadea, sexurako grina, mina… helburu bakar batekin: galdutakoa berreskuratzea, beste behin bada ere, partekatua bada ere, edo betiko ahaztea. Kontatze modu bizia erakusten du Garazi Goiak bere lehen eleberrian, esaldi laburrez josia, gordina batzuetan, zenbaitetan amets girokoa, sortu duen fikzioari tamaina hartzen beti.
    Ver livro