Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Koiteretzia - cover

Koiteretzia

Iñaki Segurola

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin. Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun ernegazionista merkearekin. Zeren, agian, zuk zalantzak dauzkazu, eta jarrera aldakorrak. Beharbada aditu nahi zenuke jende ezezaguna hizketan beren bizitza ezezagunetan, ea zer dioten, "bizitzatik", 2020ko martxoko bizi-etenaz geroztikako mundu honetan; gure bizitzetako sasoi xelebre eta ustekabekoena gertatu den honetan. Eta beharbada zure belarri euskalduna aspertua dago covid, sars eta holako aldrebeskeriak aditzen, eta agian zure belarrian eta aho-mihietan kobitemeretzia, esanaren esanez, KOITERETZIA bihurtua dagoke. Giro errealean garatzen den fikzioa duzu eleberri hau, elkarrizketa hutsez emana, kronikaren eta saiakeraren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. aren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. Ahozkotasuna, ideia konplexuen bidelagun ere izan daitekeelako.
Available since: 04/22/2021.
Print length: 376 pages.

Other books that might interest you

  • Aterki horia - cover

    Aterki horia

    Saioa Ventura Iturralde, Gotzon...

    • 1
    • 2
    • 0
    Argitalpenak “URRIKE” III. ERRELATU LABUR LEHIAKETAN parte hartu duten errelatu irabazlea eta finalistak biltzen ditu, lehiaketaren leloa izan zen “Aterkin horia” izenburupean.
    
    Hauek dira lanak:
    IRABAZLEA:
    Blai eginda, Saioa Ventura Iturralde.
    FINALISTAK:
    Non zaude, Istanbul, Gotzon Plaza.
    Alkarren bila. Igone Urrutikoetxea. 
    Ongi Etorri 2020, Karlos Aretxabaleta.
    Ezkutuko konplizeak, Ane Odriozola.
    Harian (H) arituz, Iñigo Legorburu.
    Salbazioa, Nerea Unzueta.
    Ni, zu, Naia Gallastegui.
    Show book
  • Haize-lekuak - cover

    Haize-lekuak

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu. Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat. Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean. Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.
    Show book
  • Bi hitz - cover

    Bi hitz

    Garazi Goia

    • 0
    • 0
    • 0
    Poetak zioen maitatzen ez dakien pertsona ez dela bizi, baina asko eta itsu maite duenak ere lanak ditu. Galdutako amodio baten kontakizuna da eleberri hau, galdu den unetik hasita, obsesioaren eremuetan sartzen den unetik. Sentimendu ezberdinak korapilatzen dira, eromena, beldurra, bakardadea, sexurako grina, mina… helburu bakar batekin: galdutakoa berreskuratzea, beste behin bada ere, partekatua bada ere, edo betiko ahaztea. Kontatze modu bizia erakusten du Garazi Goiak bere lehen eleberrian, esaldi laburrez josia, gordina batzuetan, zenbaitetan amets girokoa, sortu duen fikzioari tamaina hartzen beti.
    Show book
  • Odolaren sua - cover

    Odolaren sua

    Irène Némirovsky

    • 0
    • 0
    • 0
    Baserri giroko Frantziako herri txiki batean gertatzen da dena, 30eko urteen hasieran. Silvio narratzaileak dirutza gastatu du munduan zeharkako bere ibilaldietan. Hirurogei urterekin eta familiaren kargarik gabe, patxada ederrean Frantziako txoko horretan giza kondizioaren behatzaile izatea tokatzen zaiola ematen du. Halako batean, ordea, patxada hori trakestu egiten da, herrian heriotza lazgarri bat gertatzen baita. Gizarte itxi eta hieratiko hori urratzen hasten da eta iraganeko sekretuak hasten dira azaleratzen, odolaren suak, gaztetasunaren grinak, bizitza hankaz goratu dezakeela demostratzeraino. Aitortza bat bestearen atzetik dator, azken sorpresak erabat aztoratuta uzten gaituen arte.
    Show book
  • Enigma bi erantzun bat - cover

    Enigma bi erantzun bat

    Patxi Zubizarreta

    • 0
    • 0
    • 0
    Bizitza osoa daukagu Obabakoak, Moby Dick edo Kixote bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina Tom Sawyer, Estepako otsoa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak edo esku artean daukazun Enigma bi, erantzun bat bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko.
    Emakume sugearen misterioa enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. Jentziren enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du…, eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.
    Show book
  • Zorion perfektua - cover

    Zorion perfektua

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, "kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe", nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki… baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.
    Show book