Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Euskaldun guztion aberria - cover

Euskaldun guztion aberria

Iban Zaldua

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin. Baina aspertze horien arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke andrearekin baldin badago edo koadrilako bere lagun minarekin, edo Zuriñe bere ikaslearekin. Alaskako unibertsitate batetik etorri zaio eskaintza bat, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Aukera ederra iruditzen zaio Euskal Herritik ihes egiteko. Edo beste zer edo zeretik doa ihesi? Kontua da ihesi doala, behintzat. Alaskan, bakar-bakarrik, eta gure herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriaren historia fantastiko bat asmatzen du.

Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua. Hitz batean, umoretsua da, bai, eleberri labur hau, baina irakurri ostean min eragiten duena.
Available since: 01/01/2009.
Print length: 128 pages.

Other books that might interest you

  • Lilurabera - cover

    Lilurabera

    Yurre Ugarte

    • 0
    • 0
    • 0
    Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean.Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera.Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.
    Show book
  • Tximeleten eternitatea - cover

    Tximeleten eternitatea

    Sandra Labastie

    • 0
    • 0
    • 0
    "Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin gabe. "Sufrikarioen azkeneko urtea da", esan zuen aitak. Aurki sufrimenduetatik libre izango gara". Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza (testuak ikastea, tenpluan biltzea eta kaleetan predikatzea), baina nerabea, "kanpoko munduaren" burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka-pixkanaka, etxean sartu den hiztegi baten laguntzaz. Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita ere itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera –eta argirantz– egiteko gaitasunaz. Sinesmena eta eromena bereizten dituen mugetan barneratzen da Labastie, ausart bezain zorrotz.
    Show book
  • Zuhara Itsasoaren deia - cover

    Zuhara Itsasoaren deia

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
     Zuhara lekuz kanpo sentitu izan da beti. Ingurukoekin asmatu ezinik, ezberdina, arraroa sentitzen da. Besteen aldean hutsala eta aspergarria. Bere urrezko adatsekin eta ozeanoaren koloreko begiekin, munduan galdua. Bat-batean, azaleko alergia batek zabalduko du familiako sekretuen kutxa. Bizitza hankaz gora jarriko diona. Ustekabean, amak bizitza berri baten aurrean jarriko du Zuhara. Itsas azpian bilatu beharko ote du bere iparra? Bigarren aukera izango du neskatoak. Bere tokia bilatu beharko du jendarte erabat berri batean. Sortzen zaizkion egoera arrotzei aurre egin, eta bidean bere benetako nortasuna ezagutzen hasi. Ez du erronka makala. Baina garbi dauka ezin duela huts egin…
    Show book
  • Belarraren ahoa - cover

    Belarraren ahoa

    Harkaitz Cano

    • 0
    • 0
    • 0
    Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan preso, Charles Chaplin kome­diantea.
    Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara.
    Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan.
    "Batzuetan gertatzen da hala ere: elur geruza baten barruan harrapatutako norbaitek aterki baten punta zorrotzarekin zulatzen du goiko geruza eta mundu estrainio batean agertzen da".
    Show book
  • Aterki horia - cover

    Aterki horia

    Saioa Ventura Iturralde, Gotzon...

    • 1
    • 2
    • 0
    Argitalpenak “URRIKE” III. ERRELATU LABUR LEHIAKETAN parte hartu duten errelatu irabazlea eta finalistak biltzen ditu, lehiaketaren leloa izan zen “Aterkin horia” izenburupean.
    
    Hauek dira lanak:
    IRABAZLEA:
    Blai eginda, Saioa Ventura Iturralde.
    FINALISTAK:
    Non zaude, Istanbul, Gotzon Plaza.
    Alkarren bila. Igone Urrutikoetxea. 
    Ongi Etorri 2020, Karlos Aretxabaleta.
    Ezkutuko konplizeak, Ane Odriozola.
    Harian (H) arituz, Iñigo Legorburu.
    Salbazioa, Nerea Unzueta.
    Ni, zu, Naia Gallastegui.
    Show book
  • Odolaren sua - cover

    Odolaren sua

    Irène Némirovsky

    • 0
    • 0
    • 0
    Baserri giroko Frantziako herri txiki batean gertatzen da dena, 30eko urteen hasieran. Silvio narratzaileak dirutza gastatu du munduan zeharkako bere ibilaldietan. Hirurogei urterekin eta familiaren kargarik gabe, patxada ederrean Frantziako txoko horretan giza kondizioaren behatzaile izatea tokatzen zaiola ematen du. Halako batean, ordea, patxada hori trakestu egiten da, herrian heriotza lazgarri bat gertatzen baita. Gizarte itxi eta hieratiko hori urratzen hasten da eta iraganeko sekretuak hasten dira azaleratzen, odolaren suak, gaztetasunaren grinak, bizitza hankaz goratu dezakeela demostratzeraino. Aitortza bat bestearen atzetik dator, azken sorpresak erabat aztoratuta uzten gaituen arte.
    Show book