¡Acompáñanos a viajar por el mundo de los libros!
Añadir este libro a la estantería
Grey
Escribe un nuevo comentario Default profile 50px
Grey
Suscríbete para leer el libro completo o lee las primeras páginas gratis.
All characters reduced
Lamia eta Basajaun - cover

Lamia eta Basajaun

Antton Irusta Zamalloa

Editorial: Desclée De Brouwer

  • 0
  • 0
  • 0

Sinopsis

Ttrikuharrien artean bizi zen Basajaun, izadiko errege; haizeen, eurien, landareen, ibaien eta animalien ororen jaun. Behin ereinotz hostotsuen artean paseatzera joan zen Basajaun eta hosto artetik distira berezi bat sumatu zuen. Distira hura lamia eder baten adats luze horiak egiten zuen. Basajaunak liluraturik begiratzen zion, begi-kliskarik ere egin gabe. Egunetan eta egunetan ibili zen bidea galdurik, nora joan ez zekiela, burumakur, lamiaren irudi atsegina burutik kendu ezinik.
Disponible desde: 17/02/2011.

Otros libros que te pueden interesar

  • Ez gara berdinak baina berdin da - cover

    Ez gara berdinak baina berdin da

    Anónimo

    • 0
    • 0
    • 0
    Ikasturte berria: Ana eskolara itzuli da eta bertan, gelan betiko lagunekin taldea osatu partez, iraskasleak beste lagun batzurekin jarri du. LAGUNAK izena osatzen dute talde honetako ikasleek, Anarekin batera Ghanako Aseye, Hungariako Lian, Brasilgo Noemí, Txinako Guang eta Marokoko Khaled daudelako.Ikasle horiek ez dira Anaren berdinak, eta horregatik anaiarekin zenbait burruka egin behar baditu ere, neska oso gustura dago laguntxo berriekin.
    Ver libro
  • Hura abentura! - cover

    Hura abentura!

    Anónimo

    • 0
    • 0
    • 0
    Funtsean abentura-istorioa da. Protagonistak, neska eta mutil bat, kezkaturik daude ikasturte berrian ikastolan hasieratik elkarrekin egon den lagun-taldea desegin eta beste gela batzuetan banatu behar delako. Badute lagun batzuk aukeratzerik eta, aukera zaila den arren, Iratik argi eta garbi du Iker nahi duela bere ondoan, izan ere beti gustatu zaio. Azken eskola-egunean maisuak ezusteko sorpresa eman die: denak elkarrekin egongo dira kanpamentu batean eta, hasiera-hasieratik hamaika abentura biziko dituztela agindu die. Azkenean, Irati eta Iker bakarrik murgilduko dira abentura zoroan eta hainbat egoera larritan hausnartzeko eta elkarri hamaika galdera egiteko parada izango dute. Errealitatea eta ametsak nahasten dituen irudimenezko abentura da, azken finean. Ea gustatzen zaizuen!
    Ver libro
  • Lehen enperadorearen hilobia - Txano eta Oscar 7 - cover

    Lehen enperadorearen hilobia -...

    Julio Santos García

    • 0
    • 0
    • 0
    Kaixo!
    Txano dut izena eta anaia biki bat dut: Oscar.
    Ezagunak zaizkizu Xiango gerlari ospetsuak?
    Bada, abentura honetan haiek ikustera gonbidatu gaituzte! Txinara, bai! Oso esperientzia liluragarria izan da!
    Baina hoberena zera da: bisita hori beste esperientzia zirraragarriago baten hasiera besterik ez dela izan. Izan ere, antzinako armada horrek misterio harrigarri bat ezkutatzen zuen, ordura arte inork argitu gabea.
    Gainera, zerikusi handia du gurekin. Baina oraingoz ez dizut besterik esango.
    Etorri nahi duzu gurekin Txina inperialera?
    Ver libro
  • Ur-aparretan - cover

    Ur-aparretan

    Karlos Gorrindo Etxeandia

    • 0
    • 0
    • 0
    Gazte LiteraturaUsue, Elene eta Astrid hiru neska gazte dira itsasoa eta surf egitea biziki maite dutenak. Abentura eta misterioz beteriko nobela honetan, hiru neska gazte hauek maitasuna, adiskidetasuna eta lankidetza zer diren oso ongi ezagutuko dute. Mitologiara hurbilduko dira orrazi magiko baten bidez eta Rol jokoekin fikzioa aseko dute, harik eta aurkikuntza bitxi batek detektibearena egitera eramango dituen.Karlos Gorrindo Etxeandia Gernika, 1959. Informazio Zientzietan lizenziatua, kazetaria beraz, nahiz eta bizibide horretan inoiz jardun ez. Euskara irakaslea Gabriel Aresti euskaltegian. Orain arte argitaratu dituen lanak: Ni naizen hori nobela; Amaren begietan nobela; Trostan, hegan zein narrazean haur-gazte literatura; Hodei artean kulunka haur literatura; Zergatik ez? antzerki lan musikatua, haurrentzakoa, Euskalduna Jauregian aurkeztua, eta antzerki lanaren ipuin bertsioa Zergatik ez? izenburukoa; Neskazale gazte balentriak (itzulpena) Guillaume Apolinaire; Pirataren ibilaldia (itzulpena) Jack London; Artearen historia (itzulpena) testu liburua.Marrazkiak: Mattin
    Ver libro
  • Yu Ling - cover

    Yu Ling

    Antton Irusta Zamalloa

    • 0
    • 0
    • 0
    Yu Ling dut izena eta Pekinen bizi naiz, aitona-amonekin eta gurasoekin Tong Xian auzoan. Entzun al dituzu inoiz Txinako ipuinak? Txinako liburu zaharretan badira ipuin zahar eta ederrak. Bertako ohituren berri eman nahi dizut aditzera.
    Ver libro
  • Zuhaitz zaharrenaren heriotza - cover

    Zuhaitz zaharrenaren heriotza

    Josu Galdos Kazabon

    • 0
    • 1
    • 0
    Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna; zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta  argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.
    Ver libro