Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Lamia eta Basajaun - cover

Lamia eta Basajaun

Antton Irusta Zamalloa

Publisher: Desclée De Brouwer

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Ttrikuharrien artean bizi zen Basajaun, izadiko errege; haizeen, eurien, landareen, ibaien eta animalien ororen jaun. Behin ereinotz hostotsuen artean paseatzera joan zen Basajaun eta hosto artetik distira berezi bat sumatu zuen. Distira hura lamia eder baten adats luze horiak egiten zuen. Basajaunak liluraturik begiratzen zion, begi-kliskarik ere egin gabe. Egunetan eta egunetan ibili zen bidea galdurik, nora joan ez zekiela, burumakur, lamiaren irudi atsegina burutik kendu ezinik.
Available since: 02/17/2011.

Other books that might interest you

  • Paskalin kulero-zikin - cover

    Paskalin kulero-zikin

    Antton Dueso Alarcón

    • 0
    • 0
    • 0
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.Antón DuesoPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna eta Fermintxok ez du gezurrik esaten.
    Show book
  • Ezagutu dudan umerik ausartena eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako - cover

    Ezagutu dudan umerik ausartena...

    Christopher Milne

    • 0
    • 0
    • 0
    Bihurri istorio hauek neska-mutil zintzoentzat baino ez dira. Ume bihurriek besteen aurpegira korrok egin nahi izaten dute, edo esamesa itsusiak zabaldu, edo usain txarreko uzker bat beste norbaiti leporatu... (edo beti besteak ikaratzen aritzen den ume harroputz bat kakazko ogitarteko bat jatera behartu. Jakinaren gainean zaude!)
    Show book
  • Tunelaz bestaldean - cover

    Tunelaz bestaldean

    Joxerra Garzia Garmendia

    • 0
    • 1
    • 0
    Martin bere aitarekin bizi da Dudako Herrian, herritzat hartzen ez duten bi estaturen artean kokatua, eta gehienek minuskulaz idazten dutena. Aitak ez du sekula astirik aurkitzen Martinentzat eta ama, benetan maite duena, kartzelan bizi da ehundaka kilometrotara. Egunero doa lagunekin hondartzara, nahiz eta gehienek neskez baino ez hitz egin, horretarako ahotsa gizentzen dutela gizonago agertzeko. Galdurik eta bakarrik sentitzen da, egun batean kalean diharduen gitarrajole batekin topo egin arte, ezagutzen ez duen hizkuntza batetan abestutako kanta misteriotsu batekin liluratzen duena. Hondartzarako bidean egunero ikusten jarraitzen du, berarekin hitz egiten ausartu gabe, baina aitak eta izebak erlazio bat dutela konturatu eta gero, etxetik ospa egiten du berarekin egotearren. Modu honetan, egun bakar batean, lagunak aurkitzen ditu, beti han egon zirenak beretzat, nahiz eta Martin lehenago ez konturatu izan. Nesken gaineko ikuspuntua ere aldatzen du, eta behingoz saiatzen da aitaren arrazoiak ulertzen ama engainatu izateko.
    Show book
  • Zigarrotxoa ahoz aho - cover

    Zigarrotxoa ahoz aho

    Antton Kazabon Amigorena

    • 0
    • 0
    • 0
    Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.
    Show book
  • Tartalo Mari eta herensugea - cover

    Tartalo Mari eta herensugea

    Antton Irusta Zamalloa

    • 0
    • 1
    • 1
    Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide, jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.
    Show book
  • Yu Ling - cover

    Yu Ling

    Antton Irusta Zamalloa

    • 0
    • 0
    • 0
    Yu Ling dut izena eta Pekinen bizi naiz, aitona-amonekin eta gurasoekin Tong Xian auzoan. Entzun al dituzu inoiz Txinako ipuinak? Txinako liburu zaharretan badira ipuin zahar eta ederrak. Bertako ohituren berri eman nahi dizut aditzera.
    Show book