Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Bozateko egunkaria - cover

Bozateko egunkaria

Antton Dueso Alarcón

Publisher: Desclée De Brouwer

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak etxean lagata... Gu biok beste inor ez, eta gure haserreak konpontzeko guztizko borondate handia.. Horixe besterik ez. Liburu honetan bildu ditut han eman genituen lau egunetan idatzitako egunerokoa.
Available since: 02/17/2011.

Other books that might interest you

  • Galtzontzilo galduaren bila - cover

    Galtzontzilo galduaren bila

    Antton Dueso Alarcón

    • 0
    • 1
    • 0
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.
    Show book
  • Bat-batean krispetak - cover

    Bat-batean krispetak

    Karlos Linazasoro

    • 0
    • 0
    • 0
    Bat-batean krispetak liburu ezberdina da. Bertan biltzen dira olerki laburrak, esaldi aforistikoak, koplak eta ipuin luze bat erregalorako: Gartzeain. Olerki eta aforismoen zatian argitasun handiz jokatzen du Linazasorok hitz gutxi batzuen bidez haurraren irudimena zabaltzeko. Gartzeain ipuinean, berriz, kontakizun poetiko bat da non herri bat nola desagertzen doan kontatzen baitzaigu.
    Show book
  • Dogon herriaren sekretua - Txano eta Oscar 4 - cover

    Dogon herriaren sekretua - Txano...

    Julio Santos García

    • 0
    • 0
    • 0
    Kaixo!
    Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
    Ezagutzen duzu Dogon Herria?
    Bada, orain kontatuko dizugun istorio hau han gertatu zen, Dogon Herrian. Halabeharrez, oporretan Afrikara joatea suertatu zitzaigun, eta antzinako kondaira bat ezagutzeko aukera izan genuen han, gutxien uste genuenean errealitate bihurtu zen kondaira zoragarri bat. 
    A, gauza bat! Estralurtarrak existitzen ez direla uste duzun horietako bat bazara, zatoz gurekin! Zorte pixka batekin, zeure begiekin ikusiko dituzu. 
    Zatoz gurekin Afrikara, abentura zirraragarri bat bizitzera!
    Show book
  • Irakaslea erotu zen eguna eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako - cover

    Irakaslea erotu zen eguna eta...

    Christopher Milne

    • 0
    • 0
    • 0
    Inoiz irentsiko al zenuke urrearrain bat, edo katu baten kaka norbaiti botako al zenioke, edo irakaslea zoratuko al zenuke? Ez, noski! Ume ZINTZOA zarelako, bihurrien istorio hauetako ume barrabasak ez bezala...
    Show book
  • Ezagutu dudan umerik ausartena eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako - cover

    Ezagutu dudan umerik ausartena...

    Christopher Milne

    • 0
    • 0
    • 0
    Bihurri istorio hauek neska-mutil zintzoentzat baino ez dira. Ume bihurriek besteen aurpegira korrok egin nahi izaten dute, edo esamesa itsusiak zabaldu, edo usain txarreko uzker bat beste norbaiti leporatu... (edo beti besteak ikaratzen aritzen den ume harroputz bat kakazko ogitarteko bat jatera behartu. Jakinaren gainean zaude!)
    Show book
  • Txanogorritxo Ramalan - cover

    Txanogorritxo Ramalan

    José Antonio Tellaetxe Isusi

    • 0
    • 1
    • 0
    Denok ezagutzen dugu Txanogorritxoren betiko ipuina: amamari bisita egitera doan neskatila, bidean aurkitzen duen otsoa... Baina gauzak ez dira beti berdin gertatzen. Esaterako, txano gorria duen neska egungo Palestinan bizi daiteke, eta orduan, agian, otsoak eta umeak ez dira etsaiak izango. Orduan, baliteke otsoak eta Txanogorritxok etsai berari aurre egin behar izatea, gerrari, alegia. Ipuin honetan umorea eta fantasia nahasturik aurkituko ditugu, gerra eta heriotzaren krudela sentiberatasunarekin. Gure garaiko Txanogorritxoa da J. A. Tellaetxek aurkezten diguna. Jose A.Tellaetxe Portugaleten jaio zen 1959an. Ilustratzailea, argitaratzailea, idazlea eta diseinatzailea da besteak beste. 1992.urtean hasi zen Haur eta Gazte Literaturan murgiltzen. Hamazazpi liburu ditu argitaratuak orain arte, haien artean eta bilduma honetan: Baleen haranean, Ariadna eta Hankapalo eta Ilbehera.
    Show book