Begleiten Sie uns auf eine literarische Weltreise!
Buch zum Bücherregal hinzufügen
Grey
Einen neuen Kommentar schreiben Default profile 50px
Grey
Jetzt das ganze Buch im Abo oder die ersten Seiten gratis lesen!
All characters reduced
DEUSTUALDEA (1800-1975) - Elizatea osatu zuten auzoen historia garaikidea - cover

DEUSTUALDEA (1800-1975) - Elizatea osatu zuten auzoen historia garaikidea

Pedro Zuberogoitia

Verlag: Ediciones Beta III Milenio

  • 0
  • 0
  • 0

Beschreibung

Bilbok Deustuko elizatea anexionatu zuenetik 100. urtemuga betetzen dela baliatuz —1924ko urriaren 29an, Errege Dekretu batek Deustu desagertzea eta Bilboko hiribilduari atxikitzea ezarri zuen—, 1800 eta 1975 artean elizatea osatu zuten auzoen bilakaera historikoa jaso dugu.
Ibilbide horretan arlo politikoa, ekonomikoa, demografikoa, soziolinguistikoa eta hirigintzari dagokiona jorratu ditugu. Amaierari dagokionez, berriz, data horretan jarri dugu Franco diktadorearen heriotzak etapa berri baten atea zabaldu zuelako Euskal Herriko hegoaldean.
Gertaera historiko guztiek utzi dute arrastoa gure inguru hurbilean, letra larriz idatzitako historia lurralde zehatz honetan ere haragitu baita: Karlistaldietako bolbora-usaina eta tiro-hotsak, Antzinako Erregimenaren amaiera eta industrializazioaren hasiera, langile mugimenduaren eta abertzaletasunaren sorrerak, Errepublikaren aurrerapenak eta 1936ko gerraren triskantzak, diktaduraren hamarkada luzeak eta haren aurkako borrokak.
Horiek guztiak era gordinean bizitzea egokitu zitzaien deustuarrei eta liburu honek gertaera eta bizipen horien laburpena izan nahiko luke.
Verfügbar seit: 09.12.2024.
Drucklänge: 104 Seiten.

Weitere Bücher, die Sie mögen werden

  • PASIONARIA - Bere bizitza - cover

    PASIONARIA - Bere bizitza

    Alberto Bargos Cucó

    • 1
    • 1
    • 0
    Dolores Ibarruri Gómez, "Pasionaria",
    Gallarta herrian jaio zen 1895ean.
    Bere familia meatzaria izan zen.
    Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituen
    baina etxean ez zeukaten behar beste diru.
    Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen.
    Pobrezia gorrian bizi ziren
    baina mundua alda zitekeela uste zuen.
    Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen
    eta egunkarietan idazten hasi zen.
    Bere lehenengo artikulua "Pasionaria" ezizenez sinatu zuen.
    Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen.
    Baina… 1936an, Gerra Zibila hasi zen.
    Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen.
    Azkenean, Franco jeneralaren faxistek
    gerra irabazi zuten.
    Horregatik, bere herrialdetik alde egin behar izan zuen.
    Han zegoela, Espainiako alderdi komunistako buru
    aukeratu zuten.
    Demokrazia berpiztu zen
    eta Pasionariak bere herrira itzultzea lortu zuen.
    Berriro, diputatu hautatua izan zen.
    Mitin askotan ibili zen
    eta etengabe idazten jarraitu zuen.
    1989an, 93 urte zituela, hil zen.
    Zum Buch
  • Euskal Herria underground - 1986-2015 Bidaia elektroniko bat - cover

    Euskal Herria underground -...

    Mikel Urkixo

    • 0
    • 0
    • 0
    «2001eko igande anonimoa. Amaitzear da mundu analogikoa. Galdua du borroka. Gazteetako batek dantzan jarraitzen du, Imanol Salvador Ima Intermusicek gau horretan Pagoa klubean jarri duen azken diskoa gogoan. Ezin kabiturik. Zoroen pare egiten du dantza. Lehen orduko eguzki izpiekin batera mugitzen du gorputza. Arritmikoki. Gazteak oraindik ez daki  Richie Hawtinen Minus-Orange1 dela, burmuineko arrakaletan gora, barrenak aldrebestu dizkion kanta».
    Liburu honek 14 protagonistaren testigantzak biltzen ditu. Musika elektroniko bazterreko eta autentikoenak gure herrian zer bide egin zuen ulertu edo ezagutu nahi duenarentzat, ezinbestekoa.
    Zum Buch