Junte-se a nós em uma viagem ao mundo dos livros!
Adicionar este livro à prateleira
Grey
Deixe um novo comentário Default profile 50px
Grey
Assine para ler o livro completo ou leia as primeiras páginas de graça!
All characters reduced
Lur mortuak - cover
LER

Lur mortuak

Núria Bendicho Giró

Tradutor Joxan Elosegi

Editora: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinopse

Hiru urtean kanpoan ibili ondoan, etxera itzuli da Joan, Capdevila familiako semea, eta heriotzarekin egin du topo berehalakoan. Bizkarretik egin dio norbaitek tiro gurasoekin eta senideekin bizi den etxaldean, eta haietako bat da, itxura guztien arabera, hiltzailea: ama, infernu batetik irten eta beste baten barrenean bizi dena; aita, ahul eta patuari gaina hartu ezinik aspaldian etsi duena; Tomàs, seme zaharrena, soraioa, zakarra eta hitz gutxikoa; Maria, gogoz kontrako haurdunaldi bat dela medio sortetxera kondenatu dutena; Pere, etxetik alde egitea beste helbururik ez duena, eta mutikoa, elbarria eta basatia. Haien gainean odolaren madarikazioa, bortxazko heriotza bi eta sekretu izugarri bat.
Pindarrez beteriko debut distiratsua egin du Núria Bendichok literaturan Lur mortuak, bere estraineko eleberriaz. Ahots konstelazio baten moduan egituratua da patu izugarri batek markaturiko pertsonaiak aurkezten dizkigun narrazio gogor eta indartsu hau. Doilorra da Lur mortuak eleberria itxuratzen duen unibertsoa. Eta horratik ere, dena kutsatuz beti bat eta beti presente den hainbesteko doilorkeriari aurre egin nahi lioketen ontasun-mentuak sumatzen dira zenbaitetan mundu horretako pertsonaien lekukotasunetan.
Disponível desde: 17/09/2025.
Comprimento de impressão: 212 páginas.

Outros livros que poderiam interessá-lo

  • Suite frantsesa - Bertsio argitaragabea - cover

    Suite frantsesa - Bertsio...

    Irène Némirovsky

    • 0
    • 0
    • 0
    Ohiz kanpoko nobela da Suite frantsesa, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du xx. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alderdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasun historia ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere.
    Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio lanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizartea ulertu nahian idatzia.
    Eleberriaren sorrera aztertzen duen aurkezpen bikain batekin aberastuta, Suite frantsesaren bertsio berri honek, garratzago eta zirraragarriagoa, eleberrigile gupidagabe eta zorrotza erakusten du, gizakiaren ahuleziak atzematen trebea, eta haren jokabide okerrenen lekuko eta, aldi berean, fede-emailea.
    Ver livro
  • Han goian urkiak hostoberritzen direnean - cover

    Han goian urkiak hostoberritzen...

    Breda Smolnikar

    • 1
    • 0
    • 0
    Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Eslovenia, Europako beste herrialde asko bezala, Estatu Batuak, Agindutako Lur berria, helburu duen migrazio masibo batean odolusten ari da. Rozina, emakume bizi eta aktiboa, laster senarra izango duen Brinovc herrikidearekin batera, etorkizun hobe baten bila Atlantikoa zeharkatu zuten itsasontzi ugarietako batean doa. Gizarte ezezagun eta arrotz batean, Rozinak, grinatsu eta ekintzaile, mehatxuak aukera bihurtzeko berezko gaitasuna erakutsiko du, eta horrela lortuko du, adibidez, patarra egiteko eta saltzeko negozio oparo bat aurrera ateratzea, Lege Lehor betean. 
    Gerren arteko garaian, bikoteak, alaba txikia Estatu Batuetan utzita, Europara itzultzea erabakitzen du, han negozioekin jarraitzeko aukera hobeak ikusten baitituzte. Bigarren Mundu Gerraren eztandak Amerikara itzultzeko edozein aukera ukatuko die, eta Rozinak hamaika arrisku eta mehatxuri aurre egin beharko die, harik eta, senarra hil ondoren, azkenean Estatu Batuetara itzuli ahal izango den arte. Han gogor arituko da berriz ere bere familiakoak pobreziatik libratzeko ahaleginean.
    Ver livro
  • Auschwitzeko tatuatzailea - cover

    Auschwitzeko tatuatzailea

    Heather Morris

    • 0
    • 2
    • 0
    Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.
    Ver livro
  • Itsasoaren deia - Zuhara - cover

    Itsasoaren deia - Zuhara

    Alberdania, Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Zuhara lekuz kanpo sentitu izan da beti. Ingurukoekin asmatu ezinik, ezberdina, arraroa sentitzen da. Besteen aldean hutsala eta aspergarria. Bere urrezko adatsekin eta ozeanoaren koloreko begiekin, munduan galdua. Bat-batean, azaleko alergia batek zabalduko du familiako sekretuen kutxa. Bizitza hankaz gora jarriko diona. Ustekabean, amak bizitza berri baten aurrean jarriko du Zuhara. Itsas azpian bilatu beharko ote du bere iparra? Bigarren aukera izango du neskatoak. Bere tokia bilatu beharko du jendarte erabat berri batean. Sortzen zaizkion egoera arrotzei aurre egin, eta bidean bere benetako nortasuna ezagutzen hasi. Ez du erronka makala. Baina garbi dauka ezin duela huts egin…
    Ver livro
  • Susmaezinak - cover

    Susmaezinak

    Itxaro Borda

    • 0
    • 0
    • 0
    Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea.Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua…Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak.Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian.Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.
    Ver livro
  • Diesel - cover

    Diesel

    Bertol Arrieta

    • 0
    • 0
    • 0
    Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea: errutinari aurre egiteko grinarik gabe dabilen idazle blokeatua, haurren urtebetetze ospakizunak kondena zaizkion aita etsia, laurogeitaka urteko pintore baten misterioa deskubritu nahi duen kazetari prekarioa, suizidaren maitasuna bilatzen duen mutilzahar desesperatua... Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu.
    Ver livro