¡Acompáñanos a viajar por el mundo de los libros!
Añadir este libro a la estantería
Grey
Escribe un nuevo comentario Default profile 50px
Grey
Suscríbete para leer el libro completo o lee las primeras páginas gratis.
All characters reduced
Bertute txikiak - cover

Bertute txikiak

Natalia Ginzburg

Traductor Irene Hurtado de Saratxo

Editorial: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Sinopsis

Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak, bi partetan antolatuak ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean. Edertasun inarroslea darien kontakizunotan, bizi-ibilbidean egokitu zitzaizkionak hizpide, gogoeta zorrotza eskaintzen dio irakurleari, bere barneko kontuak agerian utziz. Liburu honetan, eskura du irakurleak naziek kartzelan senarra erail ondoren Nataliak idatzi zuen lehen testua, «Negua Abruzzon». Senarraren erailketa presente dago, baita ere, «Zapata urratuak» eta «Gizakiaren umea» kontakizunetan, gerra ondoko hondamendi sozial eta pertsonalarekin batera. Cesare Pavese adiskide eta Einaudiko lankidearen suizidioaren aztarnatik dator «Lagun baten erretratua», eta «Bera eta ni» kontakizunean, Gabriele Baldini bere bigarren senarrarekiko amodioaren sorreraz dihardu. 1959tik 1962ra arte Ingalaterran Baldinirekin izandako egonaldiaren fruitu dira Ingalaterrari eskainitako bi kapituluak: «Ingalaterraren gorazarrea eta arrangura» eta «La Maison Volpé». Bigarren zatiko lau testuetan –«Bertute txikiak» izenekoa da horietako bat–, gizarte eta komunitateari erasaten dieten gai edo auzi betierekoei heltzen die Ginzburgek: gerrak suntsitutako belaunaldiarekiko kezka, arimaren gaitzak, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, eta, jakina, familia, bere lanbidea, klase soziala, dirua, hizkuntzaren eta hezkuntzaren garrantzia, seme-alaben hazkuntza eta zaintza, amatasuna eta idazketa bateratzeko oztopoa, emakume izateak baldintzatutako bizitza, «bertute handien» gorazarrea eta, finean, errukia zer den ikasteko arorik aro kateatzen den giza bizitzan ibili beharreko bidea.
Disponible desde: 06/05/2022.
Longitud de impresión: 156 páginas.

Otros libros que te pueden interesar

  • Susmaezinak - cover

    Susmaezinak

    Itxaro Borda

    • 0
    • 0
    • 0
    Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea.Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua…Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak.Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian.Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.
    Ver libro
  • Gilles de Rais - cover

    Gilles de Rais

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa.Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde.Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion.Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
    Ver libro
  • Hauts bihurtu zineten - cover

    Hauts bihurtu zineten

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.
    Ver libro
  • Odolaren sua - cover

    Odolaren sua

    Irène Némirovsky

    • 0
    • 0
    • 0
    Eleberri hau garaiko argitaratzailearen paperen artean galduta zegoen eta XXI. mende honetan argitaratu da lehen aldiz. Kontakizun intimista eta hunkigarria da Odolaren sua.Baserri giroko Frantziako herri txiki batean gertatzen da dena, 30eko urteen hasieran. Silvio narratzaileak dirutza gastatu du munduan zeharkako bere ibilaldietan. Hirurogei urterekin eta familiaren kargarik gabe, patxada ederrean Frantziako txoko horretan giza kondizioaren behatzaile izatea tokatzen zaiola ematen du. Halako batean, ordea, patxada hori trakestu egiten da, herrian heriotza lazgarri bat gertatzen baita. Gizarte itxi eta hieratiko hori urratzen hasten da eta iraganeko sekretuak hasten dira azaleratzen, odolaren suak, gaztetasunaren grinak, bizitza hankaz goratu dezakeela demostratzeraino. Aitortza bat bestearen atzetik dator, azken sorpresak erabat aztoratuta uzten gaituen arte.
    Ver libro