¡Acompáñanos a viajar por el mundo de los libros!
Añadir este libro a la estantería
Grey
Escribe un nuevo comentario Default profile 50px
Grey
Suscríbete para leer el libro completo o lee las primeras páginas gratis.
All characters reduced
Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien - cover

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien

Irene Solà

Traductor Joxan Elosegi

Editorial: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Sinopsis

Mendi malkartsu eta ibili ezinen artean gorderik, Guilleries eskualdean otso-ehiztariak, bidelapurrak, basoan ezkutaturiko iheslariak, karlistak, belagileak, makiak, rally-pilotuak, mamuak eta deabruak baizik iragotzen ez diren ezleku urrun batean, lurrari kaparren moduan lotua ageri da mas Clavell delakoa. Emakumeak bizi dira, batez ere, etxe horretan, eta mendeetako oroitzapenak bildu dira hartara egun bakar batean. Senarra topatu orde egin zuen Joanak leinu itxuraz madarikatu bati hasiera eman zion hitzarmena. Betilerik gabe sortu zen Bernadeta eta hainbeste xarbot-ura isuri zioten ttikitan begietan non behar ez duena ere ikusiko baitu handik aurrera. Osorik beharrean, hiru laurdeneko bihotza du Margaridak, baina bizia eta suminkorra. Mihirik gabe sortu zen Blanca, ahoa habia hustua iduri, ez du hitzik egiten, behatu egiten du. Jaia ari dira egun prestatzen emakume hauek, eta beste batzuk.
Ohiturik gauzkan bezala, hitz-jarioaren eman lasaia, erritmoaren eta umorearen zentzu bizia, ausardia formala eta irudipeneko giroak aurkezteko eta pertsonaiak hezurmamitzeko gaitasun aparta zurkaitz eta gidari dutelarik, hona hemen Irene Solàren nobela berria, argiaren eta ilunpearen, bizitzaren eta heriotzaren, ahanzturaren eta oroimenaren, errealitatearen eta alegiaren arteko bitasuna eta, aldi berean, batasun mina kontagai bihurtu dituen istorio uholde ezin joriagoa, ezin ederragoa.
Disponible desde: 15/11/2023.
Longitud de impresión: 204 páginas.

Otros libros que te pueden interesar

  • Lilurabera - cover

    Lilurabera

    Yurre Ugarte

    • 0
    • 0
    • 0
    Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean.Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera.Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.
    Ver libro
  • Auschwitzeko tatuatzailea - cover

    Auschwitzeko tatuatzailea

    Heather Morris

    • 0
    • 2
    • 0
    Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.
    Ver libro
  • Izarak - cover

    Izarak

    Goizane Aizpurua

    • 0
    • 0
    • 0
    Bizitza arrunta duen bikote heterosexual arrunt bat osatzen dute Anek eta Xabik. Adiskide min dute biek Elene. Portugalera doaz oporretan, hiruak elkarrekin. Bidai horren ondorengo urtebetearen buruan ezerk ere ez du lehenean iraungo…Ane mintzo denean, zalantzan jartzen ditu bizitzan hartutako erabakiak. Banan-banan. Inoiz bere ariman tokirik izan ez duten zalantzak dira. Aneren identitatea (bai besteen begiradak sortutakoa, bai bere jokabide propioz proiektatzen duena) kolokan jartzen dutenak.Kontrapuntuan, Elene ispilu da Anerentzat. Anek beti bizi nahi izan duen bizitzaren isla.Bide-gurutze bakoitzean aukera egokia hartzen lagungarri nahi lukeena.Bilaketa dute Anek eta Elenek helburu, elkarrena bainoago, norberaren sakoneko izatearen bilaketa. Eta bilaketa horrek ez du deus ere ukitu gabe utziko: gorputza, generoa, intimitatea, rolak, harremanak, maitasuna… Identitatearen eraikuntza, azken batean.
    Ver libro
  • Emakume gaiztoak - cover

    Emakume gaiztoak

    Alberdania, Marilar Aleixandre

    • 0
    • 0
    • 0
    Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra, hunkigarria.Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izan ziren: Concepción Arenal, presondegietan bisitari moduan lan egiten zuena, eta Juana de Vega, eta guztiz argigarriak gertatzen zaizkigu «emakume gaiztoen koro mutua» gertutik ezagutuz gure historia ulertzeko.Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Sisca preso dagoen espetxean eta beste hainbatetan zokoratuek, gizarteak bere baitatik baztertu zituen emakumeek ahanzturaren zigor erantsia jasan ez dezaten. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak.Bidai hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.
    Ver libro
  • Dublindarrak - cover

    Dublindarrak

    James Joyce

    • 1
    • 0
    • 0
    Joyceren lehen maisu-lana da Dublindarrak. Ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga osagarri eta aberasgarri da. Batek beste baten oihartzun egiten du. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: haurtzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak. Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objektibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe. Irene Aldasorok Euskadi Saria jaso zuen 2000n, liburu honen itzulpenagatik
    Ver libro
  • Samuel eta Slawo - cover

    Samuel eta Slawo

    Karlos Linazasoro

    • 0
    • 0
    • 0
    Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera.Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak. Umore gordinak, absurdoak, kaosak, karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari…Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenak; alabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik.
    Ver libro