Junte-se a nós em uma viagem ao mundo dos livros!
Adicionar este livro à prateleira
Grey
Deixe um novo comentário Default profile 50px
Grey
Assine para ler o livro completo ou leia as primeiras páginas de graça!
All characters reduced
Joan Joana - cover
LER

Joan Joana

Francisco Castro

Tradutor Mitxel Murua

Editora: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinopse

Joana jaio zenean, Joan zela uste zuten denek, eta hala inskribatu zuten.
Joanaren ikastetxean futbol txapelketa bat egitekotan dira, eta badirudi zirraragarria izango dela, baina ez golengatik bakarrik. Joanak neska talde bat antolatzen du, baina ikastetxeko zuzendaritzak mutiltzat du bera, Joanak neska sentitzen dela behin eta berriz errepikatzen badu ere.

«Jolas ordutik itzuli ginenean, egundoko istilua zegoen iragarki taularen inguruan. Nire ikasgelako mutilak, 6. A-koak, kortxoaren aurrean pilatuta zeuden, zalapartaka. Batzuek eskuak burura eramaten zituzten, irakurtzen ari zirena sinetsi ezinik. Beste batzuk barrez lehertu beharrean ari ziren, baina urduritasunagatik zen. Gehienak, hala ere, serio-serio zeuden. Seguru asko, ezer ez zutelako ulertzen. 
»Ni metro batzuk atzerago nengoen, eszenari begira, ni izan bainintzen orri hura ipini zuena eskolako iragarki taularen kortxoan. Ni nintzen han sortu zen iskanbila itzelaren arduraduna.»
Disponível desde: 25/09/2023.
Comprimento de impressão: 134 páginas.

Outros livros que poderiam interessá-lo

  • Lurpeko eskaileren misterioa - cover

    Lurpeko eskaileren misterioa

    Antton Kazabon

    • 0
    • 0
    • 0
    Iker beti izan da esploratzaile bizkorra, ikerlari ausarta. Baina aurkitu berri dituen lurpeko eskailera zahar horiek beldur pixka bat sortzen diote. Kanposanturainoko bidea egiten omen dute eta, gainera, madarikatuak daudela jakin du.  
    Bakarrik ausartzen ez denez, Eztitxu prest dago abentura arriskutsu horretan laguntzeko. 
    Bien artean argituko ote dute eskailera madarikatu horien misterioa? Bidaia hastera doaz, baina ez dakigu amaituko duten.
    Ver livro
  • Zuhara Clionaren kanpaiak - Clionaren kanpaiak - cover

    Zuhara Clionaren kanpaiak -...

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Zuhara, lehorreko egonaldiaren ondoren, itsaz azpiko bere mundura dator berriz. Bertan du zain Balea Beltzaren klan osoa. Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginaren aholkuak beteko ditu Zuharak. Lehenik eta behin, ukendu bat erabiliko du gauero, eta, horrela, bere itsasoko jatorria ezagutuko du ametsetan. Horri esker, bere amari gertatu zitzaiona jakingo du apurka-apurka… Bitartean, Caer Ys hirian Udazkeneko Jokoen garaia da, eta Zuharak itsas azpiko beste hiri bat ezagutuko du, bestelako ohitura eta sinesmenak dituena. Hango biztanleak, ordea, ez dira Zuharaz fidatzen… Itsasoaren deiaren ondoren, Zuhararen abentura berriak!
    Ver livro
  • Buru-hezurren itsasoan - Zuhara 3 - cover

    Buru-hezurren itsasoan - Zuhara 3

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Zuhara lehorrean dago aitarekin, itsasoan bizi izandako gertaera mingarriak direla-eta, aldendu egin nahi izan zuelako.
    Ustekabean, Deian, itsas azpiko lagun bat, agertu zaio, han bere beharra dutela esanez: gerra handi bat lehertzeaz izateaz gain, Gael (Zuhararen mutil-laguna izandakoa) desagertu egin da. Gael hil delako ustea zabaldu da, baina Deianek besterik uste du: Gaelek Zuhara eta biekin nonbait elkartu nahi duela, ezkutuan. Hortaz, Zuhara eta Deian uretan murgilduko dira berriz, Gaelen desagerpena argitu eta laguna bilatzeko asmoz.
    Horretan ari direla, itsas azpiko mundua iraultzeko moduko batzar baten berri izango dute…
    Clionaren kanpaiaken ondoren, Zuhararen abentura berriak!
    Ver livro
  • Azeritxo beldurtia - cover

    Azeritxo beldurtia

    Aitor Uriarte Larrondo

    • 0
    • 0
    • 0
    Baso sakon eta eder batean azeritxo bat bizi da, bere azeri ama eta anaiarekin batera. Gaua heltzerakoan, iluntasunak azeritxoa zeharo izutzen du eta ezin izango da bere familia kideekin ehiza egitera joan.
    Eskerrak lagun berri bat agertu zaiola, basoko bizitza erabat nahasten ari baita azken boladan azerien kalterako...
    Ver livro