Rejoignez-nous pour un voyage dans le monde des livres!
Ajouter ce livre à l'électronique
Grey
Ecrivez un nouveau commentaire Default profile 50px
Grey
Abonnez-vous pour lire le livre complet ou lisez les premières pages gratuitement!
All characters reduced
Elurra sutan - cover

Elurra sutan

Juan Kruz Igerabide

Maison d'édition: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Synopsis

Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean.

Horretan guztian, eta batez ere, pertsona zenbait, bizitza grisetik aterako dituen bidearen bila, elkar maitatuz, elkarri min eginez, tragedian, eta batik bat transzendentziazko fartsan barregarri bezain maitagarri.

"Yoga-maisu zaharra ez zen mugitu.

–Aita, aita, aita…

Itsasaldetik kresal hotzak egun gandutsua iragartzen zuen.

Bilboren gain-gainetik, hegan zihoan industria-gainbeheraren halabehar gaiztoa, iragarpen mingarri baten antzo."
Disponible depuis: 01/01/2009.
Longueur d'impression: 204 pages.

D'autres livres qui pourraient vous intéresser

  • Sasiola - cover

    Sasiola

    Isa Diaz

    • 0
    • 0
    • 0
    xvii. mendean, Gaztelako koroa gudan zebilen hainbat erresuma eta herrialderekin. Alde herrialderekin. Alde batetik, bereganatutako lurraldeak koroapean mantentzeak gastu handiak eragiten zizkion. Bestalde, Ameriketan bereganatutako lurraldeak eta lur haiek ematen zuten aberastasuna profitatzeko zor handiak egin zituzten gaztelauek: ehun eta berrogeita hamar urteren bueltan, lau aldiz egin zuen porrot Gaztelako Errege Ogasunak. Porrot egoera horretan, diruaren balioak etengabe beherantz egiten zuen, eta, beti bezala, herritar xumeek izaten zituzten galtzekoak. Bizkaiko Artxibategi Historikoak gorde du 1674tik 1677ra bitartean luzatu ziren peskizen eta haien ondorengo epaiketaren oroimena: Bizkaiko Teniente Jeneralak Sebastian Atxa arrazolarra eta beste hain-bat herritar auziperatu zituen "sobre falsificación de moneda falsa de oro, plata y vellón de molinillo en la casa de "Acha" y en las cuevas del monte "Amboto"". Zergatik eta zertarako ekin ote zioten herritar xume haiek dirua faltsutzeari hamabi urte luzean? Nondik ateratzen zuten txanponak faltsutzeko behar zen zilarra eta urrea? Baina beste zerbait da jakin-min eta harridura gogorrenak pizten dituena: ez du ematen faltsutzaileak aberastasunaren bitsetan bizi zirenik, errekisatu zizkieten ondasunak ez baitziren beste mundukoak…Garai hartan, orobat, dirua faltsutzea Gaztelako koroarekiko traizioa zen, eta gogorrak izaten ziren zigorrak, Inkisizioak ezartzen zituenaren araberakoak. Adibidez: surtan erreta hiltzeko kondena…Eleberri historiko peto-peto honetan, Mila Salterainek, bizi-bizi eta irakurlearen jakin-gosea etengabe piztuz, historiografiak askotan iristerik ezin dezakeen bihurgune eta zokoetan barneratzen da, sakon eta luze ikertu dituen gertaera harrigarri batzuen berri emateko, neurri berean kronika eta nobela den artelan honetan.
    Voir livre
  • Koiteretzia - cover

    Koiteretzia

    Iñaki Segurola

    • 1
    • 0
    • 0
    Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin. Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun ernegazionista merkearekin. Zeren, agian, zuk zalantzak dauzkazu, eta jarrera aldakorrak. Beharbada aditu nahi zenuke jende ezezaguna hizketan beren bizitza ezezagunetan, ea zer dioten, "bizitzatik", 2020ko martxoko bizi-etenaz geroztikako mundu honetan; gure bizitzetako sasoi xelebre eta ustekabekoena gertatu den honetan. Eta beharbada zure belarri euskalduna aspertua dago covid, sars eta holako aldrebeskeriak aditzen, eta agian zure belarrian eta aho-mihietan kobitemeretzia, esanaren esanez, KOITERETZIA bihurtua dagoke. Giro errealean garatzen den fikzioa duzu eleberri hau, elkarrizketa hutsez emana, kronikaren eta saiakeraren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. aren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. Ahozkotasuna, ideia konplexuen bidelagun ere izan daitekeelako.
    Voir livre
  • Larrutik ordaindua - cover

    Larrutik ordaindua

    Joseba Lozano

    • 0
    • 2
    • 0
    Frantzia, 1871. Pariseko iraultzaileak Frantziako Gobernuaren aurka altxatu dira eta Pariseko kaleak hartu dituzte: Pariseko Komuna abian da. Gobernuko Armadak setioa jarri dio hiriburuari Komuna akabatzeko asmotan, eta  borroka latza sortu da iraultzaileen eta soldaduen artean.
    
    Giro nahasi horretan, gorpu batzuk agertu dira Pariseko kaleetan: larrua kendu, eta odol guztia atera diete. Komunaren Gobernuak emakume bat aukeratu du, hilketa izugarri horiek ikertzeko eta hiltzailea harrapatzeko: Sophie Blanchet, psikiatriko batean lan egiteaz gain, hiltzaileen portaerak ikertzen dituena. Bi gizon jarri dituzte haren agindutara: Fabian, iraultzaile gaztea; eta Leo, Polinesiako irla batean hamar urte preso igaro ondoren, Komunaren alde lan egiten duena. Hirukoteak arrisku bikoitzari aurre egin beharko dio handik aurrera: Gobernuko Armadaren errepresio odoltsuari, eta hiltzaileari berari.
    
    Eleberri honek bi genero uztartzen ditu: nobela historikoa eta thrillerra. Sozietate sekretuak, espiritismoa, histeria, hipnosia, droga berriak, erlijioa,  amodioa…, barrikadaz betetako hiri dardarati batean. "Argiaren Hiria", itzaletan murgilduta…
    Voir livre
  • Jeans-ak hozkailuan - cover

    Jeans-ak hozkailuan

    Patxi Zubizarreta

    • 1
    • 0
    • 0
    Rakel banatzeko zorian dago. Orain arteko harremana urrunetik ikusteko beharra sentitzen du, ihesi alde egitekoa, nahi bada, eta EEBBetara joatea erabaki du, bidaia antolatu batean, beste 13 lagunekin furgoneta batean sartuta, New Yorketik San Frantziskoraino. Gauzak urrunetik ikusteko beharrak barrenak hustutzekoa ekarri dio, eta eguneroko bat idaztea erabaki du. Furgoneta barruan, ordea, bidaiak aurrera egin ahala, harremanak sortzen dira. Furgonetan ezer ez da dirudiena, jendeak ere bere hutsuneak ditu, eta norberaren izaerak besteenarekin egiten du talka. 14 pertsona elkarren deskubrimenduan ari dira etengabe bidaian zehar. Road movie bat baino zerbait gehiago da Zubizarretaren nobela; bidaiaren gorabeherekin batera, Rakelen baitako bilakaera eskaintzen da, zatika, irakurleak puzzlea osa dezan. Rakelen begirada da nagusi, bestela: oso estilo beroa, xaloa, eguneroko xehetasunei erreparatzen diena, amodio hutsunea betetzeko amodioa behar duena.
    Voir livre
  • Gorputz madarikatuak - cover

    Gorputz madarikatuak

    Lucía Baskaran

    • 0
    • 0
    • 0
    Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek? Urte bete luze da Martin hil zela, eta Aliziak etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Hogeita zortzi urte doi-doi, eta alargun, baina bere doluminaren ertzean bikotekide berri bat du zain, eta aspaldian lagun min izan zuen neska hura ere bai, eta ama absente baten mamua… Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.
    Voir livre
  • Bizia lo - cover

    Bizia lo

    Jokin Muñoz

    • 0
    • 0
    • 0
    EUSKADI LITERATURA SARIA 2004 Bost kontakizun biltzen ditu Jokin Muñozek liburu honetan. 60ko urteetan jaiotako belaunaldiari bizitzea egokitu zaion giroari eta bizipenei oso lotuak bostak ere. Entzunez baino ezagutzen ez duen gerraosteko giroan murgiltzen da autorea aurreneko ipuinean, eta fikzio futurista alegiazkoan sartuta bukatzen du liburua. Tonu errealista da nagusi. Kontakizun biluziak dira, apaindura askorik gabeak. Gordin kontatuak daude, baina epairik eman gabe. Irakurleak atera beharko ditu ondorioak, eta ez dira beharbada oso baikorrak izango. Neguan bizia lo dago Lizardiren begietan. Ez dira autorearenak lo egon kontakizun indar handiko hauek idazterakoan. Euskal gatazkaren hariak bizi-bizi ageri dira agertokiaren atzeko oihal, baina ez da gatazkari buruzko liburu bat. Arazo horrekin ere bizitzen ikasi dugun gizakiei buruzkoa baizik.
    Voir livre