Rejoignez-nous pour un voyage dans le monde des livres!
Ajouter ce livre à l'électronique
Grey
Ecrivez un nouveau commentaire Default profile 50px
Grey
Abonnez-vous pour lire le livre complet ou lisez les premières pages gratuitement!
All characters reduced
Humanitatearen une gorenak - cover

Humanitatearen une gorenak

Aritz Galarraga

Maison d'édition: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Synopsis

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak. 
Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
Disponible depuis: 08/11/2022.
Longueur d'impression: 188 pages.

D'autres livres qui pourraient vous intéresser

  • Goazen txangora! - cover

    Goazen txangora!

    Olaia Revert Godoy

    • 0
    • 0
    • 0
    Goazen txangora! izenburupean, idazkera errazean landutako bi istorio aurkezten dira. Lehenengo ipuina Tximeleten lorategia da eta Hugo du protagonista bezala. 10 urte ditu eta txikitan izandako istripu baten ondorioz Dena izeneko gurpil-aulkian mugitu behar da. Ikastolatik, tximeletak ikustera joateko txango bat antolatu dute eta bertan dituen zailtasun eta erraztasunak ikusiko ditugu. Bigarren ipuinak Paisaia liluragarria izena darama. Bertako protagonista Naiara da, 10 urte ditu eta begietako gaixotasun baten ondorioz, oso txikitatik itsu dago. Kasu honetan, ikastolatik Santa Krutz mendira txango bat antolatu dute paisaia baten deskribapena egiteko helburuarekin. Bertan jakingo dugu nola bizi duen Naiarak egun hau eta bere gaitasun eta ezgaitasunak nola azaltzen dituen. Ikastolatik antolatutako bi irteeren deskribapenaren bidez, desgaitasun ezberdineko pertsonaien ikuspuntuak azaltzen dira, beraien bizipenak eta nola elkarbizitzen duten inguruarekin.
    Voir livre
  • Amerikaren arrakalak - cover

    Amerikaren arrakalak

    Mikel Reparaz

    • 0
    • 0
    • 0
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka historiko bat. Azken urteotan Estatu Batuetan gertatutakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua da hau, edo agian haren aurpegi bistakoenaren gainekoa. Iraultzatik herrialde berri bat eraiki zuten desberdintasunez, supremazia zuriaren botereaz eta hasieratik hari aurre egin dion erresistentziaz dihardu. Eta, bai, baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere. Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik.
    Voir livre
  • Ura saltoka - Natura eta kultura jolasean - cover

    Ura saltoka - Natura eta kultura...

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai. 
    Haur garaiko oroitzapenetatik hasita ("Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez"), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino ("Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik"), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea. 
    Ovidio garaikide batek egingo lukeen modura, burmuina besteari irekia beti, galdu gabe sekula izpiritu kritikoa, jakinik jarrera hori dela gizakiaren eta naturaren arteko harremanak hobeki ulertzeko modu bakarra.
    Voir livre
  • Berbelitzen hiztegia - cover

    Berbelitzen hiztegia

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin. 
    Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat —itzultzaile baten lanabes nagusia— osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin. 
    Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza; Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.
    Voir livre
  • Historia Unibertsalaren Konpendioa - cover

    Historia Unibertsalaren Konpendioa

    Valero Pujol

    • 0
    • 0
    • 0
    Historia unibertsalaren eszenatoki zabalean murgiltzeko gonbidapena da Valero Pujol-en Historia Unibertsalaren Konpendioa. Ahots bizidun baten bidez, entzulea denboran zehar bidaiatzera eramaten du, lehen zibilizazio handien jaiotzagatik hasi eta Erdi Aroaren atarira arte. Babilonia eta Egiptoko misterioak, Greziako distira intelektuala, Erromaren boterearen gorakada eta gainbehera, eta herri migratzaileen iraultza historikoa biziberrituta iritsiko zaizkizu, kontakizun argi eta zirraragarri baten bidez. Entzunez, ez duzu soilik gertakariak ezagutuko, baizik eta giza historiaren bihotz taupadak sentituko dituzu, gure iraganaren hari fin horiek gaur egunera arte nola iritsi diren ulertuz. Prest al zaude iraganaren sekretuak entzuteko eta ulermenaren ate berriak zabaltzeko?
    Voir livre
  • Desertuan behatxuloa - cover

    Desertuan behatxuloa

    Anjel Lertxundi

    • 1
    • 0
    • 0
    Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak. Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean. Aldi eta alde askotako gonbidatuz beterik dauka etxea. Agapea, prestAnjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. Pentsamenduaren eta literaturaren tradizioa baliatzen du, aipuz aipu, txoko-miran. Hatza mingainean busti, orriak pasa, azpimarrak errepasatu, Anjelen liburuetan garai orotako liburuen oihartzunak entzuten dira, milaka orriren xiri-xarak, bihotza goxatuz, azalean dardara arinak eraginez, eta tarteka erraiak irauliz.
    Voir livre