Rejoignez-nous pour un voyage dans le monde des livres!
Ajouter ce livre à l'électronique
Grey
Ecrivez un nouveau commentaire Default profile 50px
Grey
Abonnez-vous pour lire le livre complet ou lisez les premières pages gratuitement!
All characters reduced
Buru-hezurren itsasoan - Zuhara 3 - cover

Buru-hezurren itsasoan - Zuhara 3

Amaia Telleria

Maison d'édition: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Synopsis

Zuhara lehorrean dago aitarekin, itsasoan bizi izandako gertaera mingarriak direla-eta, aldendu egin nahi izan zuelako.
Ustekabean, Deian, itsas azpiko lagun bat, agertu zaio, han bere beharra dutela esanez: gerra handi bat lehertzeaz izateaz gain, Gael (Zuhararen mutil-laguna izandakoa) desagertu egin da. Gael hil delako ustea zabaldu da, baina Deianek besterik uste du: Gaelek Zuhara eta biekin nonbait elkartu nahi duela, ezkutuan. Hortaz, Zuhara eta Deian uretan murgilduko dira berriz, Gaelen desagerpena argitu eta laguna bilatzeko asmoz.
Horretan ari direla, itsas azpiko mundua iraultzeko moduko batzar baten berri izango dute…
Clionaren kanpaiaken ondoren, Zuhararen abentura berriak!
Disponible depuis: 23/11/2023.
Longueur d'impression: 128 pages.

D'autres livres qui pourraient vous intéresser

  • Ustekabeko bira (Olympia5) - cover

    Ustekabeko bira (Olympia5)

    Almudena Cid

    • 0
    • 0
    • 0
    Errusiatik etorri eta gero, Olympiari primeran doakio guztia: Clararekin adiskidetu da, eta Mariorekin ongi doa dena. Gainera, Karmen Gasteiztik etorri da, eta ondoan dauka; Ortzi ere aurki etorriko da... Baina laster gauzek ustekabeko bira eman eta beste bidea hartuko dute: erantzukizun berriak, Olinpiar Jokoak... Noraino iristeko gai izango ote da Olympia? Eta nola egokitu saltsa horretan guztian Mario?
    Voir livre
  • Barkuen hilerria - cover

    Barkuen hilerria

    Francisco Castro

    • 0
    • 0
    • 0
    Sekretu batzuk luzaroan egoten dira ezkutuan, hamarkada askotan, baina, une jakin batean, iragan beldurgarriak itzultzea erabakitzen du. Sekretu horiei buruzko nobela da Barkuen Hilerria. Eta lehen amodioei buruzkoa ere bada, eta kontatzen du maitatzen ikasten hasten ari denak pasioa nola aurkitzen duen. Baina, batez ere, duintasunari buruzko eta abusuaren aurkako eleberri bat da. Beti zigorrik gabe aterako direla uste dutenen abusuez mintzo da, eta emakumeen jabe balira bezala jokatzen dutenez. Bikotea osatzen duten neska eta mutila bizitzaren une erabakigarrian daude. Uda batek aldatuko du dena, behin betiko. Bi gazteak borrokan arituko dira nonahi dauden mafia txiki horien aurka. Misteriozko eleberria da esku artean duzuna, lehen unetik intrigaz gainezka egiten duena. Egia deseroso batzuk aurkitzera abiatuko zara protagonistekin batera, nahiz eta batzuek nahiago luketen egia horiek ez ezagutzea…
    Voir livre
  • Zuhara Clionaren kanpaiak - Clionaren kanpaiak - cover

    Zuhara Clionaren kanpaiak -...

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Zuhara, lehorreko egonaldiaren ondoren, itsaz azpiko bere mundura dator berriz. Bertan du zain Balea Beltzaren klan osoa. Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginaren aholkuak beteko ditu Zuharak. Lehenik eta behin, ukendu bat erabiliko du gauero, eta, horrela, bere itsasoko jatorria ezagutuko du ametsetan. Horri esker, bere amari gertatu zitzaiona jakingo du apurka-apurka… Bitartean, Caer Ys hirian Udazkeneko Jokoen garaia da, eta Zuharak itsas azpiko beste hiri bat ezagutuko du, bestelako ohitura eta sinesmenak dituena. Hango biztanleak, ordea, ez dira Zuharaz fidatzen… Itsasoaren deiaren ondoren, Zuhararen abentura berriak!
    Voir livre
  • Joan Joana - cover

    Joan Joana

    Francisco Castro

    • 0
    • 0
    • 0
    Joana jaio zenean, Joan zela uste zuten denek, eta hala inskribatu zuten.
    Joanaren ikastetxean futbol txapelketa bat egitekotan dira, eta badirudi zirraragarria izango dela, baina ez golengatik bakarrik. Joanak neska talde bat antolatzen du, baina ikastetxeko zuzendaritzak mutiltzat du bera, Joanak neska sentitzen dela behin eta berriz errepikatzen badu ere.
    
    «Jolas ordutik itzuli ginenean, egundoko istilua zegoen iragarki taularen inguruan. Nire ikasgelako mutilak, 6. A-koak, kortxoaren aurrean pilatuta zeuden, zalapartaka. Batzuek eskuak burura eramaten zituzten, irakurtzen ari zirena sinetsi ezinik. Beste batzuk barrez lehertu beharrean ari ziren, baina urduritasunagatik zen. Gehienak, hala ere, serio-serio zeuden. Seguru asko, ezer ez zutelako ulertzen. 
    »Ni metro batzuk atzerago nengoen, eszenari begira, ni izan bainintzen orri hura ipini zuena eskolako iragarki taularen kortxoan. Ni nintzen han sortu zen iskanbila itzelaren arduraduna.»
    Voir livre
  • Pitzatuta gaude denok! - cover

    Pitzatuta gaude denok!

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Joneren ama oso kezkatuta dago ikasturte amaieran alabak mugikorrean jaso dituen mezu eta bazterketagatik. Hurrengo urteari begira zer egin pentsatzen duen bitartean, Mundakan bizi den ahizpari eskatuko dio alaba nerabea etxean har dezan, surf-udalekuetara joateko aitzakian. Bere lehengusina Eurirekin igaroko du Jonek, hortaz, uztaila. Euri Jonek izan nahi lukeen guztia da: polita, jatorra, alaia, nortasun handikoa… Egunak aurrera doazen heinean, ordea, Jone konturatuko da gauzak ez dabiltzala espero bezala, Euri ez  dela uste duen bezain indartsua eta ez duela beti defendatuko lehengusina izate hutsagatik…
    Voir livre