Rejoignez-nous pour un voyage dans le monde des livres!
Ajouter ce livre à l'électronique
Grey
Ecrivez un nouveau commentaire Default profile 50px
Grey
Abonnez-vous pour lire le livre complet ou lisez les premières pages gratuitement!
All characters reduced
Emakume gaiztoak - cover

Emakume gaiztoak

Marilar Aleixandre

Traducteur Patxi Zubizarreta

Maison d'édition: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Synopsis

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra, hunkigarria.
Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izan ziren: Concepción Arenal, presondegietan bisitari moduan lan egiten zuena, eta Juana de Vega, eta guztiz argigarriak gertatzen zaizkigu «emakume gaiztoen koro mutua» gertutik ezagutuz gure historia ulertzeko.
Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Sisca preso dagoen espetxean eta beste hainbatetan zokoratuek, gizarteak bere baitatik baztertu zituen emakumeek ahanzturaren zigor erantsia jasan ez dezaten. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak.
Bidai hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.
Disponible depuis: 28/04/2023.
Longueur d'impression: 270 pages.

D'autres livres qui pourraient vous intéresser

  • Jende normala - cover

    Jende normala

    Sally Rooney

    • 0
    • 0
    • 0
    Amodiozko historia bat da Sally Rooneyk eskaintzen diguna, zalantzarik gabe, baina, funtsean, munduan –eta amodioan ere– leku bila dabiltzan bi gaztek bizitza propio eta erakargarri bat eraikitzeko egin behar duten borrokaz dihardu idazle irlandarrak. Elkarrenganako erakarmena pasioz eta liluraz bizi dute bi protagonistek, baina gaizki ulertuek oztopatzen diete, etengabe, biek nahi luketen elkartzea. Idazleak 27 urte zituen, mundu osoan arrakasta itzela lortu duen eleberri sendo bezain hunkigarri hau idatzi zuenean, eta garbi uzten du gertutik eta modu harrigarrian ezagutzen dituela darabiltzan giro eta istorioen osagarriak. Eta hitz bakoitzean asmatzen du horien berri ematen. Arrakasta horren lekuko eta ondorio, BBCk izenburu bereko telesaila estreinatu du.
    Voir livre
  • Itzuliz usu begiak - cover

    Itzuliz usu begiak

    Anjel Lertxundi

    • 1
    • 0
    • 0
    Hizkuntza atzerritar batetik euskarara "itzuliz usu begiak" egiten dute lan itzultzaileek, hizkuntza biziberrituz gai eta aire orotarikoez, sorkuntza aberastuz, euskarak inoiz imajinatu ez dituen egoerak eta munduak izendatuz, sistema literarioa indartuz. Baina itzulpenik gabe, beste hizkuntza bat dugu, ez euskara, literatura unibertsalaren munduan ibiltzeko bidaide. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik hartzen ditugu literatura unibertsalaren testuak eta erreferentzia historikoak, beste hizkuntza batean bilatzen ditugu berrikuntzak ere. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik jasotzen ditugu munduak munduaz esandakoak, beste hizkuntza batean asetzen dugu gure egarri kultural noranahikoaren guztiz gehiena. Argi dago, ezinago argi: itzulpen faltak ondorio latzak dakarzkio euskal sistema literariori eta euskarari.
    Voir livre
  • Haize-lekuak - cover

    Haize-lekuak

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu.Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat. Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean.Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.
    Voir livre
  • Akiles eta dortoka - cover

    Akiles eta dortoka

    Seve Calleja

    • 0
    • 0
    • 0
    Akiles eta dortoka
    
    Kondairaren arabera, Akilesek inoiz ez du dortoka harrapatuko, aporia ezagun horri helduz eraiki da dortoka eta heroiaren arteko harremana.
    Voir livre
  • Eztia eta ozpina - cover

    Eztia eta ozpina

    Alberdania, Patxi Zubizarreta

    • 0
    • 0
    • 0
    1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago beraren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik.Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte ma­gre­btar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru kontamolde historia zahar –bezain berri– baterako.
    Voir livre
  • Ihes betea - cover

    Ihes betea

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 1
    • 0
    Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.
    
    Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino.
    
    Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.
    Voir livre