Rejoignez-nous pour un voyage dans le monde des livres!
Ajouter ce livre à l'électronique
Grey
Ecrivez un nouveau commentaire Default profile 50px
Grey
Abonnez-vous pour lire le livre complet ou lisez les premières pages gratuitement!
All characters reduced
Streaming aroa - cover

Streaming aroa

Urtzi Urkizu

Maison d'édition: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Synopsis

Hamar urte bete berri dira Netflix streaming plataforma mundu osoan zabaldu zenetik. Euskal Herrian ere erraz zabaldu zen, eta herritarren parte handi bat bere atzaparretan murgildu da. Nola aldatu dira urteotan ikus-entzunezko edukien kontsumo ohiturak? Zer dago streaming plataforma handien atzean? Nola funtzionatzen dute? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko ahalegina egiten du Urtzi Urkizuk, gai hauetan kazetari eskarmentuduna denak.
Streaming plataformen inguruan idatzi ohi du autoreak egunero euskarazko prentsan, eta saiakera honetan patxadarako tarte bat hartu du aipatutako galdera horien gainean idazteko. Datu zehatz ugari emanda, eta bere iritzi kritikoa ere plazaratuz. Haren azken mezua honako hau da: ikuslea ez dadila plataformen algoritmoaren mende gelditu, eta ireki dezala leihoa; tentuz begira dezala zer ikusi eta zer ez.
Disponible depuis: 18/02/2026.
Longueur d'impression: 73 pages.

D'autres livres qui pourraient vous intéresser

  • Manifestu filosofikoa - cover

    Manifestu filosofikoa

    Agustin Arrieta Urtizberea

    • 0
    • 0
    • 0
    Zertarako filosofia gaur egungo gizartean? Informazioz, iritzi kontrajarriz eta ziurtasun faltsuz gainezka gauden garaian, galdera hori inoiz baino premiazkoagoa da. Esku artean duzun liburuak irmoki defendatzen du filosofiak ez duela begi-bistako emaitzarik sortu behar funtsezkoa izateko: haren zeregina orientatzea da, argitasuna ematea eta etorkizuna pentsatzeko tresnak eskaintzea. Manifestu-tonua duen liburu honek irakurlea interpelatzen du zuzenean, eta galdera argi bat uzten du mahai gainean: noraezean jarraitu nahi dugu, ala filosofiari dagokion tokia eman gure gizartearen etorkizuna pentsatzeko?
    Voir livre
  • Euskal Herriko 40 emakume - Egon ginen izan ginen - cover

    Euskal Herriko 40 emakume - Egon...

    Cira Crespo

    • 0
    • 0
    • 0
    LABURPENA:Kuxkuxeroa zara?Gustatzen zaizu zu jaio baino lehenzure herrian zer gertatu zen jakitea?Eta mota askoko jendea ezagutzea?Orduan, hau da zure liburua.Hemen ezagutuko dituzugure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia direnEuskal Herriko emakumeak eta gizataldeak.Belaunaldi berrientzat erreferentzia direneta jada hilik dauden emakume haueihistoriak ez die merezi duten errekonozimendua eman.Eremu guztietako emakumeeklortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute:idazleak, kazetariak, pedagogoak,bertsolariak, margolariak, argazkilariak,ilustratzaileak, sukaldariak.Ilustrazio deigarriak dituen liburua daeta teknika desberdinak erabili dira:akuarela, koloretako arkatzak, collage.Has zaitez emakume hauek ezagutzen,aho zabalik utziko zaituzte.IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
    Voir livre
  • Loa eta ametsak - Fenomeno hauei eta haiekin lotutako egoera desberdinei buruzko ikerketa psikologikoak - cover

    Loa eta ametsak - Fenomeno hauei...

    Louis Ferdinand Alfred Maury

    • 0
    • 0
    • 0
    Eta ametsa ez balitz enigma mistiko bat, baizik eta espirituaren laborategi bizia? “Loa eta ametsak” lanean, Alfred Mauryk, XIX. mendeko psikologia esperimentalaren aitzindariak, ikerketa liluragarria egiten du kontzientzia zalantzan jartzen denean gertatzen denari buruz: ametsen jatorria, irudien kateatzea, oroitzapenen rola, ilusio hipnagogikoak, amesgaiztoak, somnabulismoa, estasia, hipnotismoa, mozkorra, delirioa… Ezer ez da ausaz uzten. Bere buruaren behatzaile nekaezina izanik, Mauryk esperimentuak eta kontakizun zehatzak biderkatzen ditu (esnatze eragindakoak, loaldian zehar sentsorial estimuluak, sentsazio errealen eta amets eszenen arteko korrespondentziak) ametsen mekanika desmuntatzeko eta gorputzarekin, zentzumenekin eta oroimenarekin dituen lotura estuak erakusteko. Orrialdeetan zehar, mugak lausotzen dira ametsaren, eroaren eta jenioaren artean: espirituak asonantzien bidez lotzen du, inpresioak handitzen ditu, haluzinazio sinesgarriak sortzen ditu, eta batzuetan oroitzapen ezabatuak agerian uzten ditu. Argia, metodikoa, askotan harrigarria, klasiko honek psikologia, fisiologia eta testigantza liluragarriak elkarrizketan jartzen ditu. Imajinazioari, kontzientziari edo gaueko misterioari buruz galdetzen duenarentzat, obra fundatzailea da, ausarta eta izugarri modernoa —entzuteko moduan zientifiko eta intimo abentura bat bezala, non ametsak hitz egiten ikasten duen.
    Voir livre
  • Humanitatearen une gorenak - cover

    Humanitatearen une gorenak

    Aritz Galarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    «Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak. 
    Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
    Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
    Voir livre
  • Amerikaren arrakalak - cover

    Amerikaren arrakalak

    Mikel Reparaz

    • 0
    • 0
    • 0
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka historiko bat. Azken urteotan Estatu Batuetan gertatutakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua da hau, edo agian haren aurpegi bistakoenaren gainekoa. Iraultzatik herrialde berri bat eraiki zuten desberdintasunez, supremazia zuriaren botereaz eta hasieratik hari aurre egin dion erresistentziaz dihardu. Eta, bai, baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere. Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik.
    Voir livre
  • Aberriaren inpaseak - cover

    Aberriaren inpaseak

    Joseba Zulaika

    • 0
    • 0
    • 0
    "Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea". Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea, gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburu hau osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu batera begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? "Gizartea" ala "herria" izan behar dira ardatz gure politiketan? Behin betiko erantzunak baino, gure geldiaro honen zergatiez pentsaraziko dizun lana duzu Aberriaren inpaseak.
    Voir livre