Rejoignez-nous pour un voyage dans le monde des livres!
Ajouter ce livre à l'électronique
Grey
Ecrivez un nouveau commentaire Default profile 50px
Grey
Abonnez-vous pour lire le livre complet ou lisez les premières pages gratuitement!
All characters reduced
Katona - cover

Katona

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Maison d'édition: CONSONNI

  • 0
  • 0
  • 0

Synopsis

Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.

Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa idealizatu gabe.
Disponible depuis: 15/12/2025.
Longueur d'impression: 224 pages.

D'autres livres qui pourraient vous intéresser

  • Gaueko azken expressoa - cover

    Gaueko azken expressoa

    Eneko Aizpurua

    • 1
    • 0
    • 0
    Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere. Eneko Aizpuruak "Bidasoan gora" saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai (Bidasoa ibaia pasaleku gisa bakarrik ez, etorkizun bat eraikitzeko topos gisa erabili zuten portugesena, adibidez, garrantzitsuenen artean), gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, "Gaueko azken expressoa" eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada emango dizkionak. Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai modura nahi bada, baina Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa ere pizten duen kontakizun bat jostea lortu du Aizpuruak, bere laugarrena den eleberri honetan.
    Voir livre
  • Debozioa - cover

    Debozioa

    Pablo d'Ors

    • 0
    • 0
    • 0
    Espirituaren munduan ez da mugarik, eta mugen gabezia hori berezkoa du espirituala den horrek. Egungo mistiko batek anaitasuna senti dezake iraganeko edozein denboratako mistikorekiko, hori edozein tradiziokoa izanda ere. Ondorio soil bezain unibertsal horretara iritsi da Debozioa liburuaren egilea, Errusiar erromesa kristautasun ortodoxoaren eta deboziozko literaturaren klasikoa oinarritzat hartuta osatutako bertsio propioan, baita liburu horren ikerketatik abiatuta autoezagutzari dagokionez atera dituen irakaspen nagusietan ere. Hala, honakoa adierazi du: "Hogei urterekin aurkitu nahiko nukeen liburua da hau". Plazaratu dituen azken liburuek izandako harrera bikainaren ostean, Pablo d'Orsen ale berri honek bokazio garbia du: bere irakurleak behin betiko eraldatzea.
    Voir livre
  • Emakume gaiztoak - cover

    Emakume gaiztoak

    Alberdania, Marilar Aleixandre

    • 0
    • 0
    • 0
    Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra, hunkigarria.Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izan ziren: Concepción Arenal, presondegietan bisitari moduan lan egiten zuena, eta Juana de Vega, eta guztiz argigarriak gertatzen zaizkigu «emakume gaiztoen koro mutua» gertutik ezagutuz gure historia ulertzeko.Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Sisca preso dagoen espetxean eta beste hainbatetan zokoratuek, gizarteak bere baitatik baztertu zituen emakumeek ahanzturaren zigor erantsia jasan ez dezaten. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak.Bidai hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.
    Voir livre
  • Basokoa - cover

    Basokoa

    Izaskun Gracia Quintana

    • 0
    • 0
    • 0
    Amona hil eta bilobak, Hodeitza eta Nahia, baserrira itzuli dira, lekua husteko eta harekin zer egingo duten erabakitzeko. Baina baserri ondoko basoan urte luzez beren zain egon den zerbait esnatu egingo da. Eta Amaren gaixotasunaren eta Amonaren jokaera arraroaren sorburua den zerbait horrek familiak duela asko pilatu zuen zorra kitatzeko modua bilatuko du.
    Voir livre
  • Lo potolo - Lotara joateko ipuinak - cover

    Lo potolo - Lotara joateko ipuinak

    Uxue Alberdi, Leire Bilbao,...

    • 0
    • 0
    • 0
    Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara… Bidaia etengabea proposatzen dio LO POTOLO liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.
    Voir livre
  • Samuel eta Slawo - cover

    Samuel eta Slawo

    Karlos Linazasoro

    • 0
    • 0
    • 0
    Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera.Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak. Umore gordinak, absurdoak, kaosak, karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari…Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenak; alabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik.
    Voir livre