Begleiten Sie uns auf eine literarische Weltreise!
Buch zum Bücherregal hinzufügen
Grey
Einen neuen Kommentar schreiben Default profile 50px
Grey
Jetzt das ganze Buch im Abo oder die ersten Seiten gratis lesen!
All characters reduced
Koldo Mitxelena gure artean - cover

Koldo Mitxelena gure artean

Koldo Mitxelena

Verlag: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Beschreibung

"Euskaltzaleen arteko jardun sarria da euskararen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzaren estrategia eta estrategak falta zaizkigula esatea. Eta horretaz ari garenean, Koldo Mitxelenaren aipamena egiten da aldez edo moldez. Inolako gaurkotasunik galdu ez duen hizkuntza eta herri ikuskera baten jabe da Koldo Mitxelenaren pentsamendua -lehenaren lokarri, orainaren maisu, etorkizunerako bidaide-, eta bizitzen ari garen garai politiko honetan, inkomunikazioaren itzal luzeak elkarbizitza iluntzeko arriskua bizi dugunean, garrantzitsua iruditzen zait Mitxelenaren pentsamendua plazaratzea, eta ez, hain zuzen, liskarra hauspotzeko, elkarbizitzari buruzko eztabaidak behar-beharrezkoa duen zentzuzko ikuspuntu garrantzitsu bat -Koldo Mitxelenarena- ezagutarazteko: hain zuzen ere, oraindik euskal gizarteak eskain dezakeen zehatzen eta sakonena, ezbairik gabe eta ideologiak ideologia. Elkarbizitzak bultzatuta ikusten zuen hain garbi eta hain hil edo biziko euskara batuaren premia, eta, garaiko liskarren gaindi, denborak garbi erakutsi du batuak, hizkuntza bera modernizatzeaz gainera, batu egin gaituela euskaldunok. Euskara baturik gabe, ez gaurko euskara ez gaurko Euskal Herria ez ziren diren bezalakoak izango. Tamalez, herri honek kitatu gabe du zor hori Mitxelenarekin eta, bide batez eta tamalgarriagoa dena, baita bere buruarekin ere". Anjel Lertxundi
Verfügbar seit: 05.05.2020.
Drucklänge: 448 Seiten.

Weitere Bücher, die Sie mögen werden

  • Eta orain zer? - cover

    Eta orain zer?

    Ignazio Arregi

    • 0
    • 0
    • 0
    Ignazio Arregi euskal jesuita da, oñatiarra. Jesuiten hezkuntzako hamabost urte luzeak beteta proposamen berezi bat egin zioten bere nagusiek: gizarte-komunikazio ikasketak egitea, jesuitek mundu horretan sartu beharra zeukatela-eta. Horretarako lehen pausoa zera izan zen: jesuita batzuk zientzia berri horiek ikastera bidali, gero besteen maisu bihur zitezen. Milanera joan zen kazetaritza ikastera eta bide batez, han sartu zitzaion komunikatzeko arteaz gero eta gehiago jakiteko grina.
    
    Hiru izan dira, besteak beste, bere grina horri bide emateko lekuak: Loiola Irratia, bere proiektu kutuna, Eusko Irratia (Euskadi Irratia eta Radio Euskadiren hasierako urteak) eta Vaticano Irratia, hogei urteko lana informatibo buru eta programazio saileko arduradun-ordeko.
    
    Ibilbide profesional luze oparo horren talaiatik ari da Ignazio Arregi. Idazteko modu neurtu, kritiko eta komunikatibo bat erabiltzen du kazetaritzaz ari dela, erlijioaz ari dela, ibilbide horretan ikusi eta ezagutu dituen pertsona ezagunez ari dela ere. Kontatzeko gauza asko dituen gizona.
    Zum Buch
  • Carlos esaten zioten gizona - cover

    Carlos esaten zioten gizona

    Pedro Alberdi

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.
    
    Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.
    Zum Buch
  • Harkaitzaren magalean - cover

    Harkaitzaren magalean

    Pello Zabala

    • 0
    • 0
    • 0
    Naturak bere hizkuntza propioa du, bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzearen poderioz, harekin bat egitearen amorez, ulertzen saiatzea. Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua. 2006ko urrian hasi eta 2008ko martxoan buka egin zuen lehen liburua. Honako hau du bigarrena, aurrekoa utzi zuen lekuan hasia.
    
    Liburuak egunerokoaren forma hartu du. Izadian gertatzen ari dena apuntatuz doa Zabala, eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak. Batzuetan, oroitzapenak ekarriko ditu gogora —amama Sebastiana edo Arantzazun fraide sartu zen mutiko elebakar hura—; besteetan, saien dantza edo katu baten ibilera deskribatuta, plazer estetikoa gozaraziko digu; inoiz, gai sozialen bat aipatuta, zer pentsa utziko gaitu…
    
    Eta dena, Pello Zabalari berezkoa zaion prosa poetikoarekin.
    Zum Buch
  • Zure argitan bizitzea - cover

    Zure argitan bizitzea

    Abdelá Taia

    • 0
    • 0
    • 0
    Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean,
    kolonizazio frantsesaren eta Hasan ii.a erregearen heriotzaren artean.
    Aurrena, lehen senarra, Allal, Indotxinara joan zitzaion frantsesen alde borrokatzera.
    Hurrena, 1960ko hamarkadan, Rabaten, zazpi ahaleginak egin behar izan zituen Khadija alaba
    Monique burgesarekin neskame joan ez zedin.
    Azkena, Hasan ii.aren heriotzaren bezperan, gazte lapur eta homosexual bat, Jaafar, etxera sartu
    zitzaion lapurreta egitera eta, beharbada, Khadija hiltzera.
    Malikarena dugu kontakizuna, Malikarena ahotsa, batzuetan xuxurlaka, bestetzuetan garrasika.
    Eta Malikaren ikuspuntua bitarte, haren familiaren, ingurumariaren eta gizartearen berri jaso ahal izango
    dugu.
    Eta Malika ama du idazleak: M'Barka Allali Taia (1930-2010). Liburu hau hari eskainia da.
    Zum Buch
  • Xabier Lete (auto)biografia bat - cover

    Xabier Lete (auto)biografia bat

    Inazio Mujika Iraola

    • 0
    • 0
    • 0
    Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.
    Zum Buch
  • Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka - cover

    Haiek zergatik deitzen diote...

    Marc Biosca

    • 0
    • 0
    • 0
    Liburu honek, tituluko galderatik abiatuta, Euskal Herrian eta Katalan Herrialdeetan XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera garatutako kantagintza, herri eta masa kultura fenomenoa, sakon aztertzeko bidea ematen du. Eta horrela, fenomeno honen ezaugarri eta oinarri linguistiko, historiko, estetiko eta oroimenekoak azalduta, hauek bi herrietako nortasun nazionalen eraikuntzan izan duten eragina argitzen digu. Salvador Cardusek hitzaurrean dion moduan, " nahiz kantagintzari buruzko hausnarketa izan, irakurleak, bi herrien argazki garbia aurkituko du".
    Zum Buch