Begleiten Sie uns auf eine literarische Weltreise!
Buch zum Bücherregal hinzufügen
Grey
Einen neuen Kommentar schreiben Default profile 50px
Grey
Jetzt das ganze Buch im Abo oder die ersten Seiten gratis lesen!
All characters reduced
Jaun Zuriaren askazia - cover

Jaun Zuriaren askazia

Julen Arriolabengoa

Verlag: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Beschreibung

Ha jo! Jak! Erak! Hala egiten omen zioten oihu elkarri bandokide euskaldunek Mungiako guduan (1471), besteak beste, Haroko kondearen eta Salinasko kondearen aurka borrokatu zirenean. Oihu horretxekin, arerioa jotzeko, erailtzeko agintzen zuten eta bata bestea animatzen saiatzen ziren, premiazko baitzuten adorea odolez zipriztindutako zelai haietan ibili ere egiteko.

Honelako kontu, istorio edo pasarte ugari aurkituko dugu XVI. mendean zehar idatzi ziren kroniketan. Horietako asko kronikoi faltsu deritze, euren egileak historia aztertu eta ezagutzera ematean oso sinesbera izan zirelako etimologista eta genealogista askoren ahotan zebiltzan ipuinekiko. Benetakoak bailiran jaso zituztelako asmatutako hainbat istorio. Eta hari horretatik tiraka entzun behar izan ditugu hainbat sinplekeria, euskaldunen historia asmazio huts delakoa kasu. Baina zein tradizio historiografiko da mito gabea? Zein herrik ez du bere iruditeria historikoa osatu? Zein ziren eta zer egin zuten benetan Cid-ek edo Roland-ek? Euskaldunok ere geure neurrian heroien balentriaz edertu genuen gure historia, eta urteetan atzera egitean aurkitutako ilunguneak irudimenaz argiztatu genituen.
Verfügbar seit: 01.01.2011.
Drucklänge: 186 Seiten.

Weitere Bücher, die Sie mögen werden

  • Susmaezinak - cover

    Susmaezinak

    Itxaro Borda

    • 0
    • 0
    • 0
    Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea.Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua…Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak.Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian.Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.
    Zum Buch
  • Etxeko hautsa - cover

    Etxeko hautsa

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat.
    
    Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertakarien oroimen inperfektua agertzen, esandako gauzak eta isildutakoak, behin eta berriz Franco hil aurreko arratsalde sargori hartara eramaten dutenak.
    
    Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.
    Zum Buch
  • Gilles de Rais - cover

    Gilles de Rais

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa.Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde.Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion.Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
    Zum Buch
  • Hauts bihurtu zineten - cover

    Hauts bihurtu zineten

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.
    Zum Buch
  • Bertute txikiak - cover

    Bertute txikiak

    Natalia Ginzburg

    • 1
    • 0
    • 0
    Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak, bi partetan antolatuak ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean. Edertasun inarroslea darien kontakizunotan, bizi-ibilbidean egokitu zitzaizkionak hizpide, gogoeta zorrotza eskaintzen dio irakurleari, bere barneko kontuak agerian utziz. Liburu honetan, eskura du irakurleak naziek kartzelan senarra erail ondoren Nataliak idatzi zuen lehen testua, «Negua Abruzzon». Senarraren erailketa presente dago, baita ere, «Zapata urratuak» eta «Gizakiaren umea» kontakizunetan, gerra ondoko hondamendi sozial eta pertsonalarekin batera. Cesare Pavese adiskide eta Einaudiko lankidearen suizidioaren aztarnatik dator «Lagun baten erretratua», eta «Bera eta ni» kontakizunean, Gabriele Baldini bere bigarren senarrarekiko amodioaren sorreraz dihardu. 1959tik 1962ra arte Ingalaterran Baldinirekin izandako egonaldiaren fruitu dira Ingalaterrari eskainitako bi kapituluak: «Ingalaterraren gorazarrea eta arrangura» eta «La Maison Volpé». Bigarren zatiko lau testuetan –«Bertute txikiak» izenekoa da horietako bat–, gizarte eta komunitateari erasaten dieten gai edo auzi betierekoei heltzen die Ginzburgek: gerrak suntsitutako belaunaldiarekiko kezka, arimaren gaitzak, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, eta, jakina, familia, bere lanbidea, klase soziala, dirua, hizkuntzaren eta hezkuntzaren garrantzia, seme-alaben hazkuntza eta zaintza, amatasuna eta idazketa bateratzeko oztopoa, emakume izateak baldintzatutako bizitza, «bertute handien» gorazarrea eta, finean, errukia zer den ikasteko arorik aro kateatzen den giza bizitzan ibili beharreko bidea.
    Zum Buch
  • Isiltasun urte luzeak - cover

    Isiltasun urte luzeak

    Francisco Castro

    • 0
    • 0
    • 0
    Garai iluna da Castroren eleberri honek arakatzen duena. Goiz-albako "paseoak", bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura kondenatutakoak. Baina, baita ere, aldaketa, iraultza eta bizitza hobe bat ekarri nahi zituzten amets eta utopien garaia. Halaxe zen, adibidez, Galiziako Flaviako Pazoan, 1936ko uztailaren 18an gerra hasi zen arte. Batzuek mendekurako baliatu zuten gerrak ekarritako nahasmendua, eta horietako batek aztarna dramatikoa utzi zuen: sei hilotz hobi komun batean. Horietako bost, buruan tirokatuak, eta seigarrenak, emakume baten hezurdurak, inork aipatzen entzun ez duen poeta baten liburua du bularraldean helduta. Anxelak, indarkeriazko historia mingarri propioa duen ikertzaileak, bere gain hartzen du gerraren lehen egunetan pazoan gertatutakoa argitzeko lanen ardura, eta laster jakin nahi izango du nor ziren poeta misteriotsua eta haren liburuarekin hilobiratutako emakumea. Anxelaren ikerketak 1936tik gure egunetara ekarriko gaitu, eta bidaia zirraragarri horren narrazio bortitz eder honetan ikasiko dugu, besteak beste, nola gainditu dituen faxismoak garai eta mugak.
    Zum Buch