Begleiten Sie uns auf eine literarische Weltreise!
Buch zum Bücherregal hinzufügen
Grey
Einen neuen Kommentar schreiben Default profile 50px
Grey
Jetzt das ganze Buch im Abo oder die ersten Seiten gratis lesen!
All characters reduced
Koiteretzia - cover

Koiteretzia

Iñaki Segurola

Verlag: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Beschreibung

Beharbada asea zaude grafiko, zenbaki, bilakaera, intzidentzia, olatu eta txosten epidemiologikoekin. Edo betexea zaude iritzi eta jarrera gogortuekin: jardun ofizialista gogorrarekin bezalaxe, kontrajardun ernegazionista merkearekin. Zeren, agian, zuk zalantzak dauzkazu, eta jarrera aldakorrak. Beharbada aditu nahi zenuke jende ezezaguna hizketan beren bizitza ezezagunetan, ea zer dioten, "bizitzatik", 2020ko martxoko bizi-etenaz geroztikako mundu honetan; gure bizitzetako sasoi xelebre eta ustekabekoena gertatu den honetan. Eta beharbada zure belarri euskalduna aspertua dago covid, sars eta holako aldrebeskeriak aditzen, eta agian zure belarrian eta aho-mihietan kobitemeretzia, esanaren esanez, KOITERETZIA bihurtua dagoke. Giro errealean garatzen den fikzioa duzu eleberri hau, elkarrizketa hutsez emana, kronikaren eta saiakeraren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. aren uretatik edaten duena garai historiko baten eleberria eraikitzeko. Ahozkotasuna, ideia konplexuen bidelagun ere izan daitekeelako.
Verfügbar seit: 22.04.2021.
Drucklänge: 376 Seiten.

Weitere Bücher, die Sie mögen werden

  • Gasolindegian - cover

    Gasolindegian

    Yurre Ugarte

    • 0
    • 0
    • 0
    Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, atzera zainak itxi eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu, burutik behatzetarainoko buelta etengabean. Agian esaldia izan beharrean, pertsona bat da: ezagutu duzu, eta zure bihotzean hartzen du aparkalekua. Edo egokitu zaizu ezusteko egoera bat, adibidez, Arte Ederretan lizentziatua izanik gasolindegi batean lanean aritzea, eta jasangarria egiteko errealitateak asmatzen dituzu.
    
    Horrelakoa da Gasolindegian hau: leku bat, bai; zazpi kontakizun, bai; eta aldi berean gure barruan burutik behatzetaraino buelta amaigabean dabilen guztia.
    Zum Buch
  • Tximeleten eternitatea - cover

    Tximeleten eternitatea

    Sandra Labastie

    • 0
    • 0
    • 0
    "Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin gabe. "Sufrikarioen azkeneko urtea da", esan zuen aitak. Aurki sufrimenduetatik libre izango gara". Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza (testuak ikastea, tenpluan biltzea eta kaleetan predikatzea), baina nerabea, "kanpoko munduaren" burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka-pixkanaka, etxean sartu den hiztegi baten laguntzaz. Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita ere itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera –eta argirantz– egiteko gaitasunaz. Sinesmena eta eromena bereizten dituen mugetan barneratzen da Labastie, ausart bezain zorrotz.
    Zum Buch
  • Ez balego beste mundurik - cover

    Ez balego beste mundurik

    Karlos Linazasoro

    • 0
    • 1
    • 0
    Gauza trajikoak umorez esaten maisu da Linazasoro. Irribarre, barre-azal, barre txiki eta handi, denak saiatuko ditu irakurleak, gauzek, ordea, trajiko izaten jarraituko dute. Aldarte ona behar du irakurleak ipuinok irakurtzeko. Aldarte umoretsua, dudarik gabe, baina mundu itogarri trajikoan sartzen ari dela hartu behar du kontuan; estimagarri irudituko zaio irakurleari orduan kontatzen duen horrekiko autoreak zaintzen duen distantzia. Ez balego beste mundurik ipuin-bilduma honek badu anaia zaharrago bat: Zer gerta ere (1994) izenekoa. Sei urte pasatu dira, eta berezko urratsa egin du aurrera autoreak hain maite duen absurdoaren labirintoan.
    Zum Buch
  • Lilurabera - cover

    Lilurabera

    Yurre Ugarte

    • 0
    • 0
    • 0
    Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean.Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera.Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.
    Zum Buch
  • Gorputz madarikatuak - cover

    Gorputz madarikatuak

    Lucía Baskaran

    • 0
    • 0
    • 0
    Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek? Urte bete luze da Martin hil zela, eta Aliziak etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Hogeita zortzi urte doi-doi, eta alargun, baina bere doluminaren ertzean bikotekide berri bat du zain, eta aspaldian lagun min izan zuen neska hura ere bai, eta ama absente baten mamua… Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.
    Zum Buch
  • Etorkizuna - cover

    Etorkizuna

    Iban Zaldua

    • 0
    • 0
    • 0
    Heldu orainari dio zuhur-hitzak, 'etorkizuna gure esku dago' errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuin-sorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko. Beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke.
    
    Autoreak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan; beti bezain iradokizunez betea, hala ere.
    
    Ez da erraza esaten horietako zein osagaik behartzen duen irakurlea ipuin bakoitza hasi eta bukatu arte ez eskuetatik uztera, beharbada denen nahasteak. Segurua dena da ipuin bilduma irakurri eta nekez ahaztuko dituela bertan kontatzen direnak eta aktoreak.
    Zum Buch