Unisciti a noi in un viaggio nel mondo dei libri!
Aggiungi questo libro allo scaffale
Grey
Scrivi un nuovo commento Default profile 50px
Grey
Iscriviti per leggere l'intero libro o leggi le prime pagine gratuitamente!
All characters reduced
Ez balego beste mundurik - cover

Ez balego beste mundurik

Karlos Linazasoro

Casa editrice: Alberdania

  • 0
  • 1
  • 0

Sinossi

Gauza trajikoak umorez esaten maisu da Linazasoro. Irribarre, barre-azal, barre txiki eta handi, denak saiatuko ditu irakurleak, gauzek, ordea, trajiko izaten jarraituko dute. Aldarte ona behar du irakurleak ipuinok irakurtzeko. Aldarte umoretsua, dudarik gabe, baina mundu itogarri trajikoan sartzen ari dela hartu behar du kontuan; estimagarri irudituko zaio irakurleari orduan kontatzen duen horrekiko autoreak zaintzen duen distantzia. Ez balego beste mundurik ipuin-bilduma honek badu anaia zaharrago bat: Zer gerta ere (1994) izenekoa. Sei urte pasatu dira, eta berezko urratsa egin du aurrera autoreak hain maite duen absurdoaren labirintoan.
Disponibile da: 05/05/2020.
Lunghezza di stampa: 208 pagine.

Altri libri che potrebbero interessarti

  • Bizia lo - cover

    Bizia lo

    Jokin Muñoz

    • 0
    • 0
    • 0
    EUSKADI LITERATURA SARIA 2004 Bost kontakizun biltzen ditu Jokin Muñozek liburu honetan. 60ko urteetan jaiotako belaunaldiari bizitzea egokitu zaion giroari eta bizipenei oso lotuak bostak ere. Entzunez baino ezagutzen ez duen gerraosteko giroan murgiltzen da autorea aurreneko ipuinean, eta fikzio futurista alegiazkoan sartuta bukatzen du liburua. Tonu errealista da nagusi. Kontakizun biluziak dira, apaindura askorik gabeak. Gordin kontatuak daude, baina epairik eman gabe. Irakurleak atera beharko ditu ondorioak, eta ez dira beharbada oso baikorrak izango. Neguan bizia lo dago Lizardiren begietan. Ez dira autorearenak lo egon kontakizun indar handiko hauek idazterakoan. Euskal gatazkaren hariak bizi-bizi ageri dira agertokiaren atzeko oihal, baina ez da gatazkari buruzko liburu bat. Arazo horrekin ere bizitzen ikasi dugun gizakiei buruzkoa baizik.
    Mostra libro
  • Etxea - cover

    Etxea

    Josu Penades

    • 0
    • 0
    • 0
    Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez. Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz… Denak hitz potoloak; hortaz, erlatibizatu beharrekoak. Hala ere galdera hor geratuko da: erlatibizatu, deuseztatzeraino egin behar al dira? Ukatzeraino?
    Mostra libro
  • Suite frantsesa - Bertsio argitaragabea - cover

    Suite frantsesa - Bertsio...

    Irène Némirovsky

    • 0
    • 0
    • 0
    Ohiz kanpoko nobela da Suite frantsesa, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du xx. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alderdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasun historia ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere.
    Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio lanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizartea ulertu nahian idatzia.
    Eleberriaren sorrera aztertzen duen aurkezpen bikain batekin aberastuta, Suite frantsesaren bertsio berri honek, garratzago eta zirraragarriagoa, eleberrigile gupidagabe eta zorrotza erakusten du, gizakiaren ahuleziak atzematen trebea, eta haren jokabide okerrenen lekuko eta, aldi berean, fede-emailea.
    Mostra libro
  • Belarraren ahoa - cover

    Belarraren ahoa

    Harkaitz Cano

    • 0
    • 0
    • 0
    Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan preso, Charles Chaplin kome­diantea.
    Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara.
    Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan.
    "Batzuetan gertatzen da hala ere: elur geruza baten barruan harrapatutako norbaitek aterki baten punta zorrotzarekin zulatzen du goiko geruza eta mundu estrainio batean agertzen da".
    Mostra libro
  • Lilurabera - cover

    Lilurabera

    Yurre Ugarte

    • 0
    • 0
    • 0
    Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen "bizi kondaira literario-musikal"ean. Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera. Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.
    Mostra libro
  • Hauts bihurtu zineten - cover

    Hauts bihurtu zineten

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 2
    • 0
    Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.
    Mostra libro