Unisciti a noi in un viaggio nel mondo dei libri!
Aggiungi questo libro allo scaffale
Grey
Scrivi un nuovo commento Default profile 50px
Grey
Iscriviti per leggere l'intero libro o leggi le prime pagine gratuitamente!
All characters reduced
Berandu baino lehen - cover

Berandu baino lehen

Joseba Azkarraga

Casa editrice: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinossi

Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna; familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edo patologia psikiko berriak.
Zooma orain zabalduz orain estutuz, gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko bizitzarekin txirikordatu du, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez zipriztinduz erretratu bakoitza.

Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez, "psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa". Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak eskaini nahi ditu bizi gaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko ere.
Disponibile da: 02/01/2009.
Lunghezza di stampa: 280 pagine.

Altri libri che potrebbero interessarti

  • Kontu-jaten - cover

    Kontu-jaten

    Arantxa Iturbe

    • 0
    • 0
    • 0
    Eskarmentu handiko emakumeak dira. Gure herriko emakume adin batekoak. Kamera baten aurrean jarri ditu kazetariak. Ez, ez daude ohituta kamerari erantzuten. "Baina zer jakin nahi duzu?", galdetu dute maiz. Haurtzaroa eta gaztaroa nolakoa izan zuten jakin nahi du kazetariak. Eta kontatu egin dute. Kazetariak idazleari pasatu dio grabazioa, eta idazleak haiena jaso, eta bere uztatik erantsi du zerbait. Helduek, mahaian eserita, hizketan ari direla, haurren bat adi-adi sumatzen badute, esan ohi dute: "ari zara ba orain ere kontu-jaten". Arantxa Iturbek berarekin batera jarri gaitu mahai honetan, gure herriko emakume eskarmentudunen mahaian, kontu-jaten.
    Mostra libro
  • Carlos esaten zioten gizona - cover

    Carlos esaten zioten gizona

    Pedro Alberdi

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.
    
    Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.
    Mostra libro
  • Puta - cover

    Puta

    Nelly Arcan

    • 0
    • 0
    • 0
    Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten
    testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua
    izateaz.
    Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun
    baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da,
    autofikzioaren legeak onetsiz sexuen arteko harremanaren irakurketa erradikala eskaintzen duena, eta, aldi berean,
    egitura sozial guztien aurka oldartzen den emakume baten beldurrak eta obsesioak erakusten ditu, eta, kontzienteki,
    bere burua birdefinitzeko maskara bat jartzen du.
    Liburua, beraz, ez da lekukotasun hutsa, ezta fikzio hutsa ere, gerra dantza bat baizik, eta aldi berean, balentria
    literario bat.
    «[Nelly Arcan] harrigarria zen, bikaina, originala, talentuduna. Nire ustez, Arcanen liburuak nahitaez irakurri beharko
    lirateke mendebaldeko mundu osoko institutu eta unibertsitateetan. Zein ikasgaitan? Filosofia .»
    NANCY HUSTON, idazlea.
    «Indar ikaragarriaren lekukotza, edertasun handiko literatura-lan bat, bere sufrimendua oihukatzen diguna, harengan inoiz
    gozatu gabe .»
    ELÉA PIRES, Deuxième page
    «Feminitateari buruzko hausnarketa [...]. Adimena, sentiberatasuna eta argitasuna dira lan bikain honen markak, une ia
    filosofikoetan .»
    Buzz littéraire
    Mostra libro
  • Noiz arte arrazoi - cover

    Noiz arte arrazoi

    Juan Kruz Igerabide

    • 1
    • 0
    • 0
    Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da. Baina ez bakarrik dinamita gisa. Luma leun ferekatzaile ere bihurtzen zaio tarteka. Edo ezten zorrotz. Edota gogoa goratzeko hegal. Inoiz zirto umoretsu… Beti irakurlearen bidaide.
    Mostra libro
  • Eskarmentuaren paperak - cover

    Eskarmentuaren paperak

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.
    
    Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.
    Mostra libro
  • Aterki horia - cover

    Aterki horia

    Saioa Ventura Iturralde, Gotzon...

    • 1
    • 2
    • 0
    Argitalpenak “URRIKE” III. ERRELATU LABUR LEHIAKETAN parte hartu duten errelatu irabazlea eta finalistak biltzen ditu, lehiaketaren leloa izan zen “Aterkin horia” izenburupean.
    
    Hauek dira lanak:
    IRABAZLEA:
    Blai eginda, Saioa Ventura Iturralde.
    FINALISTAK:
    Non zaude, Istanbul, Gotzon Plaza.
    Alkarren bila. Igone Urrutikoetxea. 
    Ongi Etorri 2020, Karlos Aretxabaleta.
    Ezkutuko konplizeak, Ane Odriozola.
    Harian (H) arituz, Iñigo Legorburu.
    Salbazioa, Nerea Unzueta.
    Ni, zu, Naia Gallastegui.
    Mostra libro