Unisciti a noi in un viaggio nel mondo dei libri!
Aggiungi questo libro allo scaffale
Grey
Scrivi un nuovo commento Default profile 50px
Grey
Iscriviti per leggere l'intero libro o leggi le prime pagine gratuitamente!
All characters reduced
Akiles eta dortoka - cover

Akiles eta dortoka

Seve Calleja

Casa editrice: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinossi

Akiles eta dortoka

Kondairaren arabera, Akilesek inoiz ez du dortoka harrapatuko, aporia ezagun horri helduz eraiki da dortoka eta heroiaren arteko harremana.
Disponibile da: 31/12/2010.
Lunghezza di stampa: 120 pagine.

Altri libri che potrebbero interessarti

  • Bihotzean daramagun mundua - cover

    Bihotzean daramagun mundua

    Maite Darceles Tife

    • 0
    • 0
    • 0
    Atzean utzi du XXI. Mendeak lehenbiziko erdia. Teknologiak erraztu bide du bizitza. Erraztu eta baretu. Gizarteak ikasi ditu pertsona guztien eta bakoitzaren zorionerako joera desbideratuak saihestearen onurak. Horretarako, jakina, joera horiek garaiz antzematea da urratsik funtsezkoena. Nahiz ez bakarra. Eta ezer ere ez dago printzipio horren gainetik.
    
    Loreak argi ikusten du norantz doan bere mundua, nora doan gizartea: aurrera, etengabeko progresioan, gero eta zorion beteago baterantz, perfekzio gero eta borobilagoa helburu. Eta perfekziorako bidaian, astunegi gertatu ohi da oroimenaren zama, garai bateko (gaurko?) ametsen karga…
    
    Baina gaztetasunak berezkoa du jakin-mina, eta "Y andrea" izengoitikoaren eskutik asetuko du Loreak berea. Eta jakin-minetik konpromisorako urratsa egitea planteatu beharko dio bere buruari, Sistemak anestesiatua nahi lukeen ikuspegi kritikoa bere baitan piztearekin batera.
    
    Maite Darcelesek planteatzen digun distopia honetan, gaurko irakurlea eta bere mundua gara benetako gogoetagaiak. Ez baitirudi bihotzean daramagun mundua izango denik etorkizunetik epaituko gaituena…
    Mostra libro
  • Ipuin errotikoak - cover

    Ipuin errotikoak

    Karlos Linazasoro

    • 0
    • 0
    • 0
    "Eta zer den ene beste esku hau, ezabatzen baitu idazten dudana oro; eta zer den eztarri hau ere, beste baten hitzak ahoskatzen baititu; eta zer diren ene oinak, eromenaren bidean galtzen baitira, eta egiten baitute tristuraren deserrian herri, esperantzaren aberrian atzerri". Hala idazten du autoreak, akufenoak deitutako atalean, eta deserri horretan, atzerri horretako duda-mudetan ez atzera ez aurrera eraikitzen du bere literatur lan heldu bezain kezka sortzailea, umorearen hariz, absurduaren ehunean.
    Mostra libro
  • Zoaz infernura laztana - cover

    Zoaz infernura laztana

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko."Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?". Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez
    Mostra libro
  • Gerezi denbora - cover

    Gerezi denbora

    Inazio Mujika

    • 0
    • 0
    • 0
    Benetan gertatua da: anarkista batek eta apaiz batek antolatu zuten CNTk atxilotutako artzapezpiku bat askatzeko ekintza. Gerra denborako beste hainbat gertaera bitxi -benetako nahiz alegiazko- kateatu ditu egileak, film baterako ari balitz bezala, irakurlea ezusteko bihurgunetan barrena ekartzeko: Bilbotik Donostiara, atzeguardiatik lubakietara, komediatik dramara… Gerezi denbora nobela bizi-bizia da, Inazio Mujikaren irakurleak aurrenik harritu eta berehala txunditu egingo dituena. Ezpainetan irria uzten du; eta eztarrian, errea.
    Mostra libro
  • Minotauro - cover

    Minotauro

    Txomin Peillen

    • 0
    • 0
    • 0
    Aspaldiko mendeetako Euskal Herrian aita pedofilo intzestu egileari gertatua harilkatzen du eleberri honetan Peillenek. Erdi elezahar hori oraingo leinu bati egozten dio, eta, horregatik, Hego Amerikako herri batean, asmatu toki izenekin, kokatzen du kontakizuna, nahiz horrelakoak mundu osoan gertatzen diren eta mundu osoko literatur tradizioak jasotzen dituen. Horrenbestez, hamaika urteko neska baten bortxaketa jartzen zaio irakurleari begien aurrean, baina, bereziki,  eraso lazgarriaren ondoren neskatoak bere burua berreraikitzeko ibili beharko duen bide malkarra, eta bide horretan bi neska lagunen adiskidantzak izango duen garrantzia. Eleberri moral bat josi du Peillenek, gizon batentzat batere eroso ez diren lehengaiak erabiliz, eta begien bistan jarriz gizonek desegite/berreraikitze dialektika horretatik atera ditzaketen ikaspideak.
    Mostra libro
  • Argiaren erreinua - cover

    Argiaren erreinua

    Joseba Lozano

    • 0
    • 1
    • 0
    Praga inguruan emakume baten gorpua azaldu da: lepoa moztu diote, eta begiak atera. Ondorengo asteetan, tantaka, emakume gehiago agertu dira, eta bakoitzari gorputz atalen bat falta zaio. Praga iluneko kaleetan hiru ezezagun bildu dira hiltzailea harrapatzeko: Jan, ikerketaren arduraduna; Anna, liburu denda bateko jabea; eta Fran, bere burua nahigabe abenturan murgilduta ikusi duena. Baina ikerketa honetan ezer ez da dirudiena, eta dena gero eta misteriotsuagoa da, gero eta itogarriagoa, gero eta beldurgarriagoa…
    Mostra libro