Unisciti a noi in un viaggio nel mondo dei libri!
Aggiungi questo libro allo scaffale
Grey
Scrivi un nuovo commento Default profile 50px
Grey
Iscriviti per leggere l'intero libro o leggi le prime pagine gratuitamente!
All characters reduced
Emakume gaiztoak - cover

Emakume gaiztoak

Marilar Aleixandre

Traduttore Patxi Zubizarreta

Casa editrice: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Sinossi

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra, hunkigarria.
Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izan ziren: Concepción Arenal, presondegietan bisitari moduan lan egiten zuena, eta Juana de Vega, eta guztiz argigarriak gertatzen zaizkigu «emakume gaiztoen koro mutua» gertutik ezagutuz gure historia ulertzeko.
Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Sisca preso dagoen espetxean eta beste hainbatetan zokoratuek, gizarteak bere baitatik baztertu zituen emakumeek ahanzturaren zigor erantsia jasan ez dezaten. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak.
Bidai hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.
Disponibile da: 28/04/2023.
Lunghezza di stampa: 270 pagine.

Altri libri che potrebbero interessarti

  • Doneaneko alaba - cover

    Doneaneko alaba

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu. Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua, bizimodua aldatuko zaio Doneaneko alaba gazte poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak, aurrera doan bizimodu normal eta batzuetan umoretsuaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik. Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak.
    Mostra libro
  • Hori zen dena - cover

    Hori zen dena

    Goiatz Labandibar

    • 0
    • 0
    • 0
    "Hori zen dena" esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan. Biak emakumezkoenak, narraziootako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana. Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak. Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.
    Mostra libro
  • Zoaz infernura laztana - cover

    Zoaz infernura laztana

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 4
    • 0
    Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko."Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?". Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez
    Mostra libro
  • Haize-lekuak - cover

    Haize-lekuak

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu.Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat. Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean.Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.
    Mostra libro
  • Hauts bihurtu zineten - cover

    Hauts bihurtu zineten

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.
    Mostra libro
  • Jostorratza eta haria - cover

    Jostorratza eta haria

    Yolanda Arrieta

    • 1
    • 0
    • 0
    Irun hiria saria 1997 "Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut Jostorratza eta haria idazterakoan; alde batetik, jostorratzez eta hariez josten goazen historia-istorio multzoa garelako; baina, era berean, istorio-historia horien haziak jaiotzen garenean gurekin datozelako, bi begi, bi hanka, bi beso eta bihotz bat datozen bezalaxe. Istorio-historia honen muina, beraz, hauxe da: ama batek jaiotzear dagoen alabarentzat kontaturiko istorio-historia. Istorioa zergatik? Oinarri erreala eduki arren, fikzioa delakoan. Historia zergatik? Galbahe pertsonalez osatua egon arren, Historiaurretik abiatu arren, batez ere azken mendeari ematen diolako liburuak bira".
    Mostra libro