Junte-se a nós em uma viagem ao mundo dos livros!
Adicionar este livro à prateleira
Grey
Deixe um novo comentário Default profile 50px
Grey
Assine para ler o livro completo ou leia as primeiras páginas de graça!
All characters reduced
Samuel eta Slawo - cover
LER

Samuel eta Slawo

Karlos Linazasoro

Editora: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinopse

"Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera. Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak. Umore gordinak, absurdoak, kaosak, karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari… Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenakalabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta
jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik. "
Disponível desde: 02/05/2022.
Comprimento de impressão: 152 páginas.

Outros livros que poderiam interessá-lo

  • Amez - cover

    Amez

    Goiatz Labandibar

    • 0
    • 0
    • 0
    Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko…Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere, jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez. Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatz nagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horri begiratzen diote bereziki. Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoak dira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historian murgiltzen direnak…Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, eta irakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik. Eta helburua lortzen dute, zinez.
    Ver livro
  • Bi zaporeko mundu bat (Alberdania) - Olympia - cover

    Bi zaporeko mundu bat...

    Almudena Cid

    • 0
    • 0
    • 0
    Espainiako taldera iristearekin batera, goitik behera aldatuko da Olympiaren bizitza: urrun ditu familia, Ortzi eta lagunak. Gainera, begitan hartu du, antza denez, taldeko beteranoetako batek, eta berak ezin du janaria burutik kendu, baskulak menderatzen duen inguru batean bizi bada ere (edo, akaso, hor bizi delako). Panorama beltza du. Zorionez, adiskide eta ilusio berriak agertuko dira, eta, nola ez, gimnasia, jo eta ke.
    Ver livro
  • Ura saltoka - Natura eta kultura jolasean - cover

    Ura saltoka - Natura eta kultura...

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai. 
    Haur garaiko oroitzapenetatik hasita ("Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez"), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino ("Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik"), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea. 
    Ovidio garaikide batek egingo lukeen modura, burmuina besteari irekia beti, galdu gabe sekula izpiritu kritikoa, jakinik jarrera hori dela gizakiaren eta naturaren arteko harremanak hobeki ulertzeko modu bakarra.
    Ver livro
  • Pauso bat gehiago (Alberdania) - Olympia 2 - cover

    Pauso bat gehiago (Alberdania) -...

    Alberdania, Almudena Cid

    • 0
    • 0
    • 0
    Olympia, liburu sail berria, ALMUDENA CIDek, lau final olinpiko jokatu dituen munduko gimnasta bakarrak, bere kirol ibilbide luzean oinarriturik egina.Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.Olympiak erronka berriei aurre egin beharko die aurtengo denboraldian: bere taldekoen kontra leihatu beharko du; bihotza erdibitua dauka Ortzirengatik eta David bere lagun minarengatik dituen sentimenduen artean; beldur da ez ote duten txapelketarako hautatuko… Baina Olympiak ikasiko du gauzak oker datozenean, garrantzitsuena orekari eustea dela.Eta, gainera, aholkuak, orrazkerak, makillajea…Almudena Ciden trikimailu guztiak!
    Ver livro
  • Etxeko Katuak Haztea eta Zoriontsu Izateko Aholkuak - Zure katua ulertzeko eta maitatzeko gidarik onena - cover

    Etxeko Katuak Haztea eta...

    Edwin Pinto

    • 0
    • 1
    • 0
    Katu gehienak ustekabean sartzen dira gure bizitzan, bat-batean maitemintzen gara,
    lotura berezi bat dago. Beste batzuetan, nolabait enpresa nahi dugula sentitzen dugu
    katu batena, eta hor zalantza asko sortzen zaizkigu katu bat nola eta non aurkitu,
    eta gure enpresarako egokia izango balitz, arazoak sortuko diren eta nola aurre egingo diegun
    konpondu katuei buruz ezer ez dakigula.
    
    Liburu honekin katu bat ekartzean erlazionatutako eta garrantzitsua dena ikasiko dugu
    gure bizitzari, gure katutxoari jakin, aplikatu eta irakatsi behar diogun guztia, aplikatzen badugu
    Orrialde hauetan esaten denak emozionalki eta fisikoki osasuntsu dagoen katu bat izaten lagunduko digu.
    gure bizitzako bikote perfektua eginez, eta garrantzitsuena izan duela da
    gure ulermena maitasuna eta errespetua.
     
    Ver livro