Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Jadezko dragoia - Txano eta Oscar 3 - cover

Jadezko dragoia - Txano eta Oscar 3

Julio Santos García

Publisher: Xarpa Books

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Kaixo!
Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Badakizu non hasten den istorio hau?
Txinako urrutiko monasterio batean. Han, jadezko dragoi bitxi batek eta hari buruzko kondairak mendeak zeramatzaten soto ilun batean ahaztuta.
Behin, lurrikara gogor batek astindu zuen Txinako inguru hura, eta erreskate-taldekoak monasteriora iritsi zirenean, osorik aurkitu zuten, mirariz, dragoia.
Patuak hala nahita, Twin Cityra iritsi zen halako batean dragoia, eta guk, nahi gabe, 800 urteko misterio baten erdian aurkitu genuen geure burua.
Abentura hau bizitzera gurekin etorri nahi?
Available since: 07/20/2021.

Other books that might interest you

  • Hori bai ipurdia! - cover

    Hori bai ipurdia!

    Antton Dueso Alarcón

    • 0
    • 0
    • 0
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara
    Show book
  • Irakaslea erotu zen eguna eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako - cover

    Irakaslea erotu zen eguna eta...

    Christopher Milne

    • 0
    • 0
    • 0
    Inoiz irentsiko al zenuke urrearrain bat, edo katu baten kaka norbaiti botako al zenioke, edo irakaslea zoratuko al zenuke? Ez, noski! Ume ZINTZOA zarelako, bihurrien istorio hauetako ume barrabasak ez bezala...
    Show book
  • Justizia nire esku - cover

    Justizia nire esku

    Maialen Zubeldia Aranburu

    • 0
    • 0
    • 0
    Justizia nire esku liburu honetan ageri diren ipuinak oso gordinak dira, gogorrak, zapore mingotsa uzten dutenak, baina aldi berean biziak, interes handiaz irakurtzen direnak, eszenak zineman bezala atzera eta aurrera egiten dutelarik, ia-ia begiekin ikusteraino. Narrazio hauek gazteentzako eginak direla esango nuke, bertan jorratzen diren gaiak eta kontatzeko era gaurko gazteek gustukoa dutelako. Eta baita ere egilea oso gaztea delako eta bere inguruko gazteek era eta estilo horretako narrazio eta liburuak irakurtzen zituztelako 15-18 urte bitarteko gazte sasoi horretan.
    Show book
  • Maleren bidaia - cover

    Maleren bidaia

    Calvin Inongo-Vi-Makome

    • 1
    • 0
    • 0
    Male gaztearen historia, Bobwamu bere herriskako izpirituek aukeratu dute jasaten dituzten lehorte, epidemia, uholde eta izurriteen madarikazioa desegiteko elefante-letagina bilatzearren. Historia sarbide-bidaia bat da, eta bertan protagonistaren eroapena eta irmotasuna, bere tribuarekiko elkartasuna eta inguruarekiko bizitza harmoniatsua balore goren bezala goraipatzen dira. Inongo-Vi-Makome Lobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu. Bilduma honetan bigarren lana du hau, ?Gorila zuri bihurtu zen mutiko beltza? ipuinaren ondoren.
    Show book
  • Puntera beltzak - cover

    Puntera beltzak

    Almudena Cid

    • 0
    • 0
    • 0
    Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du. Batzuetan irudituko zaio amets ezinezkoa dela eta beste batzuetan, berriz, esku-eskura daukala. Olympiak momentu magikoak biziko ditu bere taldekoekin, etxekoekin, adiskideekin eta... lagun berezi batekin: Ortzi da lagun horren izena, eta, mutil berezi-berezia da benetan. Eta, gainera, aholkuak, orrazkerak, makillajea... Almudena Ciden trikimailu guztiak!
    Show book
  • Tartalo Mari eta herensugea - cover

    Tartalo Mari eta herensugea

    Antton Irusta Zamalloa

    • 0
    • 1
    • 1
    Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide, jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.
    Show book