As many books as you want!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Read online the first chapters of this book!
All characters reduced
Euskaldun guztion aberria - cover

Euskaldun guztion aberria

Iban Zaldua

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin. Baina aspertze horien arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke andrearekin baldin badago edo koadrilako bere lagun minarekin, edo Zuriñe bere ikaslearekin. Alaskako unibertsitate batetik etorri zaio eskaintza bat, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Aukera ederra iruditzen zaio Euskal Herritik ihes egiteko. Edo beste zer edo zeretik doa ihesi? Kontua da ihesi doala, behintzat. Alaskan, bakar-bakarrik, eta gure herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriaren historia fantastiko bat asmatzen du.

Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua. Hitz batean, umoretsua da, bai, eleberri labur hau, baina irakurri ostean min eragiten duena.

Other books that might interest you

  • Julien Vinsonen hegaldia - cover

    Julien Vinsonen hegaldia

    Patxi Zubizarreta

    • 0
    • 0
    • 0
    Munduan askok bezala, cool edo exotikoa –edo erotikoa– zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Bidaia gorabeheratsua suertatu zen eta Iruñean izan zuen nola-halako akabera, hain zuzen ere hiriburua karlistek setiatua zuten garai nahasian. Globozaleak susmagarriak gertatu ziren iruindarren artean –Cabrera jeneral karlistaren bake mezularitzat jo zituzten–, eta Saturno aerostatoaren helburua bera ere zalantzazkoa iruditu zitzaion Chiarari. Hala bada, bere asmo akademiko eta sentimentalak kasik detektibeskoak bilakatu ziren, zenbaitetan bertigoa eragiteraino.
    Show book
  • Gilles de Rais - cover

    Gilles de Rais

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa. Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde. Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion. Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
    Show book
  • Ero hiria - cover

    Ero hiria

    Javi Cillero

    • 0
    • 0
    • 0
    Renon kokatuta daude kontakizun hauek. Areago, Reno hiria bera da pertsonaia nagusia, ipuinetako pertsonaiei biziki eragiten dielako. Horregatik, Reno hiriak berak jasaten ditu denboraren erasoak, pertsonaiek bizi dituzten egoerekin batera. Paralelismo horrek ematen die tonu dramatiko, ironiko eta komiko bat narrazioei, pertsonaiak eta hiria bera ere elkarren lagun bihurtuta. Ipuin hauetako pertsonaiek aro berri baten hasieran daudela uste dute, baina azkenean aspaldiko garaietatik datozen kontuei heldu behar diete, nahitaez. Biziak dira elkarrizketak, baina ez dago errealitatea zehazteko asmorik ipuinotan. Aitzitik, errealitateari atera dakizkiokeen nabardurak eta bidezidor esploratu gabeak jorratzen dira. Azken batean, indar handiagoa eman zaie pertsonaiei berei, gertatzen zaizkien gauzei baino.
    Show book
  • Argizariaren egunak - cover

    Argizariaren egunak

    Anjel Lertxundi

    • 0
    • 0
    • 0
    EUSKADI LITERATURA SARIA (1999) Narrazio-forma berritzailea dakarkigu egileak Argizariaren egunak eleberri honetan, eta kontakizun ugariren (askotariko ikuspegien) arteko ispilu joko distiratsua lortu du. Lertxundiren ispiluek ez dute, ordea, isla laurik eskaintzen, sakonera lerrarazten baitute irakurlearen soa, argizariaren malgutasunez txirikordaturik heriotza, amodioa eta erotasuna dantza hunkigarri batean. Izan ere, ba ote da gizakiaren bizi / herioa bil dezakeen metafora zuzenagorik, ezkoaren malgua baino?
    Show book
  • Hollywood eta biok - cover

    Hollywood eta biok

    Javi Cillero

    • 0
    • 0
    • 0
    Bidaia labur eta biziak proposatzen dizkigu Cillerok ipuin-liburu honetan. Underground kutsuko bidaiak zinema irudiz beteak. Badute infernurako harako jaitsiera ospetsu harekin zerikusia: nork bere baitara egindako bidaia da, nork bere baitako eskaileretan behera egitekoa, ezezagunaren atarian jartzen gaituena. 29 ipuin ageri dira Hollywood eta biok liburuan, Bilbon, EEBBetan, Baionan eta beste hainbat lekutan kokatuak; beste hainbat leku, eta bakarra, finean: literaturaren erdigunea.
    Show book
  • Carlos esaten zioten gizona - cover

    Carlos esaten zioten gizona

    Pedro Alberdi

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.
    
    Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.
    Show book